Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Espazio berri baten osaketa: Montessori tailerra

metologia honekiko jakinminak bultzatuta, iaz montessori formazioa jaso genuen eta aurten martxan jarri dugu

Testua eta argazkia Buztintxuri Ikastetxe Publikoa - Viernes, 27 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Montessori Tailerra deritzogun espazio bat sortu dugu ikastetxean.

Montessori Tailerra deritzogun espazio bat sortu dugu ikastetxean.

Galería Noticia

  • Montessori Tailerra deritzogun espazio bat sortu dugu ikastetxean.

etxeko berriak

Aurreko ikasturtean irakasle talde bat Montessori pedagogian formazioa jasotzen hasi ginen. Duela horrenbeste urteko proposamen eta irizpide metodologiko hauek nola, gaur egun oraindik, gorakadan dauden inguruan jakinmina geneukan.

Hasierako formazio honek, metodologia honetan sakontzeko interesa piztu zuen zenbait irakasleengan. Bereziki matematika arloa lantzeko diseinatutako materialen inguruan gehiago aztertu eta iker-tzeko grina sortu zitzaigun. Haurraren garapenean ematen diren etapa ezberdinetan, pentsamendu logiko-matematikoaren egituraren inguruan hausnarketa egiteko aukera bikaina iruditu zitzaigun.

Eskertzekoa da ibilbide honetan, Ainara Muruzabal Montessori gidariarengandik jasotako lagun-tza eta sostengua.

Lan prozesua Gure geletako ikasleekin material hauek praktikan jartzen genituen heinean hauek eskaintzen dituzten aukera ezberdin eta anitzetaz ohartzen joan ginen.

Ikasturte honetan, material guztiak gela batean kokatu eta antolatu ditugu. Eskolako gela ezberdinetan sakabanatua geneukan materiala bildu dugu eta “Montessori tailerra” deritzogun espazioa sortu dugu.

Dugun materialen artean erositakoak eta eskolan, irakasleek edota familien laguntzarekin, sortutakoak dira. Materialak osatzearen prozesua ere oso aberasgarria izan da eta, irakaslegoaren ikas-irakaskutz prozesuaren erreflexiorako ere, balioagarria izan da.

Espazio honetatik, lehen hezkun-tzako ikasleak talde txikitan pasa-tzen joango dira. Bertan, erreferentziazko irakaslea egonen da materialen aurkezpena egiteko, ikasle bakoitzari bere ikaskuntza prozesuan laguntzeko eta hauek ematen dituzten aurrerapausuak erregistratzeko.

Tailerraren barruan hasiera batean, ikasleek materialak erabili ahal izateko irakasle baten irudia behar izan arren, denborarekin modu autonomoz jokatzeko pentsatua dago. Geletan ere, matematikako txokorako material eta proposamen desberdinak garatzen joango dira, autoestrategia eta autonomía garatu nahiean.

Maria Montessorik esandako hi-tzei jarraituz, “modu logiko batean ondorio eta elementu errealak erabiliz, bere eskua aske erabiltzeko aukera duen umeak, izaera indar-tsuago bat garatzen du”.

Herramientas de Contenido