Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Hiru kategoria izango dira

CAF-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea otsailaren 15 arte zabalik dago

Aurten ere Neiker sari berezia izango da,  lehen sektoreari lotutako lan onenarentzat

EP - 2017(e)ko urriaren 27a, ostirala - 10:44etan eguneratua

CAF-Elhuyar sariak.

CAF-Elhuyar sariak.

Galería Noticia

CAF-Elhuyar sariak abian dira, eta lanak 2018ko otsailaren 15 arte aurkez daitezke lanak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak, eta aurten ere Neiker sari berezia izango da, lehen sektoreari lotutako lan onenarentzat.

BILBO. "Harri bat uretara botatzen denean bezala, ideia, froga edo teoria on batek eragin handia sortzen du inguruan. Ingurua bera, edo hura ulertzeko modua, aldatu egiten du, eta uhinen antzera hedatzen da. Hala, aurten uretara jauzi egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Bota zuen ideia, proiektua edo artikulua, urrutira iritsiko diren uhinak sortzeko, ingurua edo pentsamendua aldatuko duten uhin hedakorrak", adierazi dute Elhuyarretik.

Hiru kategoria izango dira. Alde batetik, Dibulgazio artikulu originalak daude, bi azpikategoriatan banatuta: dibulgazio artikulu orokorrak eta egilearen doktore tesian oinarritutako dibulgazio artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat eskuratuko du. Beste alde batetik, Zientzia kazetaritzaren arloko lanen kategoria dago, eta 2.000 eurorekin eta eskulturarekin saritzen da.

Azkenik, Zientzia Gizartean sorkuntza beka banatuko da. Zientzia eta teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duen proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuaren egileak hura gauzatzeko 5.000 euroko diru laguntza jasotzen du, baita eskultura ere. Horrez gain, aurten ere Neiker sari berezia emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari.

Herramientas de Contenido