Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

euskaraz | Ikastola txikien meritua

‘Bidea eginez’: Nafarroako ikastolen lehenengo 22 urteak, liburu batean

Juan Luis Larrazak, NIE zuzendari ohiak, ikastola txikien ekarpena goraipatzen du

Viernes, 27 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Hasier Morras, Juan Luis Larraza y Josu Reparaz.

Hasier Morras, Juan Luis Larraza y Josu Reparaz. (Oskar Montero)

Galería Noticia

  • Hasier Morras, Juan Luis Larraza y Josu Reparaz.

Iruñea.- Juan Luis Larraza Lakun-tzak, Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendari ohiak, “Bide Eginez. Nafarroako Ikastolak 1969etik 1991 arte” izeneko liburua aurkeztu zuen atzo.

“Izenburu laburra eta handikeriarik gabekoa. Horrela izan bai zen ikastolen sorrera Nafarroan eta bide berdina jarraitu zuen haien zerbitzura sortu zen NIEk. Ikastola izandako herri guztietako ordezkariekin, lekuan lekuko kontakizunak jasotzeari ekin zaio, bertan bizi izandako pasadizo garrantzitsuenak jaso direlarik. Urteen poderioz eta 1990ean batez ere eman zen ikastola askoren ixteak, makina bat zauri sortu zuela ezin da ukatu eta agian horregatik urte asko igaro delako, xamurrago gertatu da berriz, urtetan utzitako lagunekin, bai guraso ziren askorekin eta andereño-irakasle izandakoekin bildu eta azter-tzerakoan igarotako denbora honek utzitako arrastoa nolakoa izan den. Zauri asko goxatu dira eta agian orduan ulertu ez ziren neurri zenbait, beste era batera aztertzeko borondate hobeagoa dago. Ezin da ahaztu ere, urte haietan, gure herritan, haur kopuruak behera egin zuela nabarmen eta itxitako ikastola askok beste irtenbiderik ez zuela”, azaltezen du.

Ikastola txikien meritua“Lan honek -gehitzen du-, mahai gainean jartzen ditu, besteak beste, herrietako ikastola txikiak. Egun oroimen historikoaz hainbeste hitz egiten den garai honetan, izugarria da zenbait herrietan ikastola bertan izan zeneko ezaguera eza nolakoa den. Ez dira bada, horrenbeste urte igaro eta arrastoa itzaltzear aurkitu da. Onartu behar da baita, garai bateko arduradun zenbait, ez direla jadanik gure artean, bizitza legea da bai, eta horrek areagotzen du gehiago oraindik honelako testigantzaren beharra. Beste arlotan bezala, zergatik ez du ikastola mugimenduak ere horrelako lan bat berari zuzendua izan behar. Nafarroako eskualde askotako eskolak aztertzen hasita, bertan dauden zenbait D ereduko eskaintza Ikastola izan zutela abiapuntu ez litzateke ahaztu behar”.

Larrazaren ustez, “horrenbeste urte ez dira ere igaro, baina lan honetan argi jasotzen da hirurogeita hamarreko hamarkadan oraindik, euskara oztopo bat izaten jarraitzen zuela Nafarroako Iparraldeko herri euskaldun askotan. Arazoa askorentzat, eta batez ere eskolako erakundeak osa-tzen zituztenentzat euskara izaten jarraitzen zuen benetako problema, bertako haurrek erdararik ez zekitelako. Hemen nahasten ziren guraso askoren nahia eta errealitatea. Zer egin. Euskara ikas dezaten gure seme alabak nahi dugu, baina ez dugu aldi berean guk bizi izan ditugun arazoak izan ditzaten nahi eskolara igarotzerakoan erdara ez menperatzeagatik. Honelako giroa bizi zen herri askotan eta zalantza hauei erantzuna ematera etorri zen NIE”. “Elkartea -dio- bi kezka hauek uztartzen jakin zuen, eta guztia esan behar bada ere, beti herrietako gurasoekin elkarlanean, zalantza hau bideratzeko neurriak jartzen jakin zuen herri bat baino gehiagotan. Gaur egun begiratuta, penagarria dirudi gehiago egin ez izana, baina garai haiek eta orduan esku artean gizarteak berak zituen neurriek ez zuten gehiagorako ematen. Baina egindakoarekin konformatu beste zereginik ez da eta orduko guraso haien esker ona gaur egun nabaritzea hor dagoela nahiko sari da bertan aritu ginenontzat”.

“1986. urtean onartu zen Euskaren legeak, Nafarroa hiru zatitan banandu zuen eta ez zen ez neurri egokia izan inorentzat. Baina, alde batetik Ikastolen Elkartearen eragina Gobernuaren aurrean eta ikastolak bananduak egoteak Nafarroako eskualde ez berdinetan, legea bera behartu zuen, berez euskarak lekurik izango ez lukeen eskualde zenbait bi multzo egokienetan sartzera”, oroitezen du.

“Zeresan ikastola handi eta nagusi izan ziren eta zorionez egun oraindik gure artean ditugun horietaz. Ikastola gure gizartean errealitate bat den bitartean, izango du gizarteak nora begiratu eta zer eskatu. Euskararen ispilu izan dira eta aurrerantzean ere izango dira, egoera politikoak gurean aldaketa sakonak eta irmoak izatea lortzen ez duen arte”.

Beraren ustetan, “ez dela erabat gainditu, irakaskuntza publikoa edo pribatua izan behar dueneko eztabaida. Antzua bidea, ez baitu inork gogoko dirua ematea ezeren truke. Baina eztabaida honek urtetan kalte eta min handia egin zuen eta garaia da eztabaida hau bazterrean uzteko”.

“Lerro hauetan jasotzen diren iri-tziak, ikastolek urtetan bizi izan dituzten arazoen lagin txiki bat besterik ez dira. Ikastola bakoitzaren nondik norakoa jasotzen da eta bertan ematen diren azalpenak urte haietan bizi izandako gora berak jasotzen dituzte. Lekua jasotzen du baita, hamalau urte horietan, Ikastolen Elkarteak egindako lan eta egindako saio eta ahaleginak, ikastolak eta aldi berean euskarak, behar lukeen tokia izan zezan garaiko gizarte eta administrazioan. Euskara politika egitea dela ziotenak eta egun oraindik diotenak, ez dute horretarako denborarik eskaintzen zenik aurkituko elkartearen zeregin eta eguneroko lanean. Egunero hil ala biziko eztabaida zen mahai gainean jartzen zena egunero eta ez zegoen beste eztabaidatarako tarterik”, azpirratzen du.

“Norbaitek, benetako ikastolen ibilbidea hasieratik eta 1991. arte jaso nahi badu, hementxe du horren berri jasotzeko aukera. Xehetasunez, banaka, batzuetan kontakizun gehiagorekin eta motzagoko kontuekin beste ba-tzuetan, baina 300 orri, argazkiak barne, dituen liburu honetan, herri bakoitzean, ikastola bakoitzak bizi izandako kontakizuna egiten ahalegindu da, gerora ere guztiok ezagutu ahal dezagun ikastola guztien historia”, bukatzen du. - D.N.

Herramientas de Contenido