Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Beasaingo elkarbizitza eraikitzeko taldea abian da

Ideologia eta bizipen desberdinetako herritarrek hainbat ekintza antolatu dituzte

M. Aranburu - 2017(e)ko urriaren 27a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Beasaingo herritarren bizikidetza taldea osatzen duten kideetako batzuk, Beasaingo Udaletxean.

Beasaingo herritarren bizikidetza taldea osatzen duten kideetako batzuk, Beasaingo Udaletxean.

Galería Noticia

  • Beasaingo herritarren bizikidetza taldea osatzen duten kideetako batzuk, Beasaingo Udaletxean.

beasain- Askotariko bizipen eta ideologietako herritarrek osatzen dute Beasaingo herritarren bizikidetza taldea. “Bakea, bizikidetza, giza eskubideak edo oroimenaren inguruko gaiek arduratuta, biltzen ibili gara azken hilabeteotan”, azaldu zuen taldeko Olatz Intsausti kideak aste hasieran Beasaingo Udaletxean egindako aurkezpenean. Hur Ezeiza eta biek irakurri zuten taldeko guztiek adostutako testua.

Azaldu zutenez, elkartzen hasi bezain laster guztien ikuspegiak kontuan hartuta diagnostiko txiki bat egin zuten elkarrekin bizitzeko dauden “zailtasun eta aukerak” identifikatuz. Intsaustik agertu zuen ateratako ondorioak edozein direla ere nabarmentzea merezi duena egin duten bidea dela: “Lehen aurkakoak izan gintezkeenak era sosegatu eta zintzoan hitz egiten, eta batez ere, elkar entzuten ibili gara”.

Hamabost lagun inguru ibili dira urtarriletik biltzen eta “iragana eta orainari buruzko ikuspegi ezberdinak” dituztela azaldu zuten. Hala ere, nahiz eta batzuetan “zalantza eta kontraesanez” beteta daudela onartu, elkarri duten ikuspegia “zintzotasunez” adierazten diotela agertu zuten. “Ezberdintasunetatik haratago, ordea, etorkizun hobeago bat eraiki nahi dugula argi daukagu denok”, gaineratu zuen Intsaustik.

sarea zabalduzTaldeak bere ibilbidean zehar sortu duen sarea Beasaingo herritarrei zabaldu nahi diete: “guk bizi izan dugun hurbilketa ariketa hau herrian zabaldu nahiko genuke”, nabarmendu zuten. Hala, orain arte elkar “banatu izan dituzten hesiak apurtuz” lanean hasteko jarrera baikorra agertu zuten guztiek.

Horretarako, bakea, bizikidetza eta memoriaren inguruko hainbat ekintza prestatu dituzte guztien lankidetza eta adostasunarekin. “Ilusioz eta talde-lan biziz aritu gara guztia antolatzen, eta ahalik eta herritar gehiengana iristea gustatuko litzaiguke”, adierazi ziten. Era horretan, herritar guztiei ekimenetan parte hartzeko gonbita luzatu zieten.

Gaur bertan hasiko dituzte ekin-tzak. Hala, 17.30ean, Igartzan Ramon Saizarbitoria idazlearen 100 metroeleberriaren inguruko solasaldia egingo da euskaraz, Beasaingo Irakurle Taldearen eskutik. Azaroa ere ekin-tzaz beteta izango da. Azaroaren 8an Eta hik zer? antzerki foruma izango da 19.00etan Udaletxeko batzar aretoan, azaroaren 10an Memoriaren Eguna ospatuko dute Igartzan, 15ean Biktimak elkartzen direnean mahai ingurua egingo dute, azaroaren 16an Los caminos de la memoria dokumentala eskainiko da eta azaroaren 21an, amaitzeko,Iragana azaleratuz: 36ko gerra zibila eta ondorengo urteetako tortura kasuak aztertuko ditu Pako Etxeberria mediku forentseak, Usurbe antzokian.

Herramientas de Contenido