Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

“EH Bilduk egindako lan onari heldu dio azkenean EAJk”

Oposizioaren arabera, orain gauzatuko diren proiektuak aurreko legealdian bideratuta utzi zituzten

2017(e)ko urriaren 27a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Sagarbide eraikinaren kanpoaldea.

Sagarbide eraikinaren kanpoaldea. (Herri Eskola)

Galería Noticia

  • Sagarbide eraikinaren kanpoaldea.

Zumaia- Zumaiako eskola publikoaren eraikin berriaren eta Oikiako eskola berriaren harira, EH Bilduk prentsa ohar bidez adierazi du albistea pozgarria dela, baina azpimarratu nahi izan du “aurreko legealdi amaierarako EH Bilduk Udaletik bideratuta utzi zizkion Eusko Jaurlaritzari bi gai horiek”.

Bestalde, oposizioak adierazi du beren eskaera batzuk ez direla kontuan izan proiektuan: “Azken bi urteotan publikoki eskatu dugu Herri Eskolako eraikin berria diseinatzeko orduan Jaurlaritzak kontuan izan zezala bertako gimnasioa kirol jarduereterako legezko neurriekin egiteko. Aukera ona iruditzen zitzaigun, honela kiroldegiko kantxak duen saturazioa arindu eta eskolako gimnasio berriak herriari eskolaz kanpoko beste funtzio bat eskaintzeko. Zoritxarrez, Eusko Jaurlaritzak ez du aukera hori aprobetxatuko, eta luzera begira zumaiarron kalterako izango da aukera hori pasatzen utzi izana”.

Azkenik, Herri Eskolako patioaren kantxa bat aterpe batekin estaltzeko asmoa herri programan jaso zutela nabarmendu dute. “Are gehiago, prest utzi genuen lan horien oinarrizko proiektua eta baita Aldunditik eskuratutako diru-laguntza kopuru bat gordeta ere. Garai hartan, EAJk ez zuen begi onez ikusi EH Bilduren proposamena, eta udalera iritsi zirenean proiektu hura gelditu eta gordetako dirua beste leku batzuetan gastatu zuten.Orain, bi urte beranduago, EAJk berea balitz bezala aurkeztu nahi izan digu EH Bilduren aterpe proiektua”, adierazi dute amaitzeko. - A.R.

Herramientas de Contenido