Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Errementari kalerako proiektuaren berri, gaur

Pintatu dituzte muralak eta ‘Gune Biziak’ programa aurkeztuko dute 18.30ean, Otegi ardotegiaren aurrean

2017(e)ko urriaren 27a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Tolosa- Gune Biziak programaren baitan Errementari kalean egingo diren ekimenak aurkeztuko dira gaur, 18.30ean, garai bateko Otegi ardotegiaren aurrean. Proiektu honekin kalearen jarduera komertziala berreskuratu eta jendea bertara erakarri nahi da.

Horretarako, itxita dauden lokaletako erakuslehioak egokitu dira, biniloak jarri eta Haur Eskolako paretean mural ikusgarria pintatu zen pasa den asteburuan. Hau guztia kalearen izaera eta bertan sortzen den giroa kontuan izanda. Hala, izaera horren protagonistek eta inplikatutako erakundeek hartuko dute parte inaugurazio ekitaldian. - M.S.S.

Herramientas de Contenido