Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Euskal Herriko artzai gazta txapelketa bihar ospatuko da

Idiazabalen egiten den txapelketaren 34. edizioa da eta epaimahaiak 40 gazten artean erabaki beharko du

2017(e)ko urriaren 27a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Iazko txapelketan La Leze gaztandegikoak izan ziren garaile.

Iazko txapelketan La Leze gaztandegikoak izan ziren garaile.

Galería Noticia

  • Iazko txapelketan La Leze gaztandegikoak izan ziren garaile.

idiazabal- Urriaren amaierarekin batera, Idiazabalen bihar gazta izango da protagonista beste behin ere. XXXIV. Euskal Herriko Artzai Gazta txapelketa ospatuko dute biharkoan, eta urtez urte maila izugarria erakutsi izan dute parte- hartzaileek.

Goizean hasiko da jaia, 10.00etan zabalduko dituzte saltzaileek haien postuak, eta aurtengo edizioan berrikuntzak ere izango dira. Hain zuzen ere, orain arte edizio guztiak Idiazabalgo plaza nagusian egin ohi izan dira, baina biharkoa Pilar Enea parkean ospatuko da. Hala, bertara inguratzen diren guztiek Artzai Gazta Produktuen salmenta, gazta dastaketa eta haurrentzako tailerrak aurkituko dituzte goiz guztian zehar. Ohiko legez, eguerdiko 12.00etan Urbiatik etxera doan artalde batek herrigunea zeharkatuko du, garai bateko transhumantzia irudikatuz.

Euskal Herriko txapelketa izanik, lurraldeka Uharte Arakilen (Nafarroa), Legazpin (Gipuzkoa), Agurainen (Araba) eta Axpen (Bizkaia) izan diren kanporaketa lehiaketetan sailkatu diren 40 gazta horien artean Euskal Herriko gaztarik onena aukeratuko dute, eta 13.30ak aldera aurtengo irabazleak zein-tzuk diren jakingo direla aurreikusten da. Epaimahaiak hiru Ar-tzai Gazta onenak sarituko ditu, eta horiez gain, publikoak ere sari berezia emango du, salmenta postuetan dastatu diren gazta artean onena nabarmenduz.

Ekitaldi nagusia bihar izango den arren, gaur bertan hasiko dira ekintzak. Horrela, arratsaldeko 19.30ean, Idiazabalgo Udaletxeko ekitaldi aretoan, Gastronomia arloko pertsonek aukeraturiko gazta berezien dastaketa egingo dute eta pertsona kopurua mugatua izango da jarduera honetan. - M.A.

Herramientas de Contenido