Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Baserritarren Egunak borobilduko du Arantzako Udazkeneko Kulturaldia

Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen ‘Baga, biga, higa’ emanaldia gaur

Aitor Arotzena - Sábado, 28 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Baserrietako produktuak plazaratuko dituzte asteazkenean.

Baserrietako produktuak plazaratuko dituzte asteazkenean.

Galería Noticia

arantza - Euskara Batzordeak antolatutako Kultur Egunak kultur egunak gaur agiatuko dira. 20.00etan Baga, biga, higa ikuskizuna eskainiko dute Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez kantari eta musikariek eskolako gimnasioan.

Igande arratsaldeko 5etan mus txapelketa eta partxisa izanen dute Ekaitza elkartean. Igande arratsaldeko 7etan, Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktore ezagunek Putinen Guardasola antzezlana eskainiko dute eskolako gimnasioan.

Kultur Egunak azaroaren 1ean borobilduko dituzte. Asteazken goizez, Baserritarren Eguna eginen da eta horretarako antolaketa lanetan ari dira Ekaitza Elkartean. Herriko plaza eta frontoian, herritarrek euren produktuak, nekazaritza tresnak, eskulanak edota aziendak ikusgai edota salgai paratuko dituzte. Bertze aldi batez, gazta eta ahari lehiaketak ere eginen dituzte.

Arratsaldean, berriz, 17.00etan, Ameli ipuin-kontalaria eskolako gimnasioan ariko da eta ondotik, Guraso Elkarteak berendua emanen die neska-mutikoei.

Baserritarren Eguna Gazta lehiaketako partaideek gazta bakoitzagatik 15 euro hartuko dituzte. Sariei dagokienez, lehenbiziko saria 60 eurokoa izanen da, bigarrena 40koa eta hirugarrena 20 eurokoa. Aitziber Almandoz batzordekideari abisatu behar zaio lehiaketan parte hartzeko.

Ahari lehiaketan, lehen saria 50 euro eta bigarren saria 25 euro izanen da. Parte-hartu nahi izanez gero, Imanol Lukanbio batzordekideari jakinarazi behar zaio.

Azienden erakusketara ardiak eta ahuntzak eraman nahi badira, guttienez zazpi buruko loteak izan beharko dute eta ekartzearen alde 40 euro emanen zaizkie artzainei. Gehienez ere, lote bat ordainduko zaio jabeari. Aberekien kasuan, gehienez hiru buruko loteak izan beharko dute eta baserritar bakoitzari buruko hamar euro ordainduko zaizkio. Behikietan, guttienez bi buruko loteak izanen dira eta baserritar bakoitzari buruko 15 euro ordainduko diete.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia