Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Erripan gora

Sustapena eta Kultura

Por Enrike Diez de Ulzurrun - Domingo, 29 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Galería Noticia

Heldu den urteko aurrekontuak taxutzen ari dira egunotan. Jakin behar da zenbat diru dagoen gastatzeko. Diru gehiago izanen da. Zenbat gehiago, ordea? Hitzarmen ekonomikoaren inguruko akordioaren xehetasunak hartu behar dira kontuan, oraindik izenpetu gabea, baina urtea bukatu baino lehen sinatuko omen dena, oraingoz horixe baita joko-zelaia gurean, Sortaldean zelaiz aldatzea erabaki badute ere. Gastu maila handitzen bada, euskararendako sosak ere handitu beharko dira, baina horrekin batera, dirua lehenago banatu, eta banatzeko bideak erraztu, kontu-hartzaileak harat-honat paratzen ari diren behaztopen gainetik, traba handiak baitira zinez, ez bakarrik Euskarabidean, baita zenbait udaletan ere. Bertzalde, mahai gainean ez dagoen bertze kontu bat ere hasi beharko litzateke jorratzen;euskara zeharkakoa izatea departamentuz departamentu, baina ez dirudi gertatuko denik. Horrenbertzez, diru gehiago bideratu beharko da Euskarabidera heldu den urteko aurrekontuetan, euskararen sustapenerako baliatzeko. Hamaika gauza sartzen dira sustapenean, hala nola euskaltegiak, euskal elkarteak, kanpainak, euskal kultura, hedabideak (artetik errateko, zer erabaki ona litzatekeen ZeBerri? aldizkari txukun eta goxoa behar bezala laguntzea). Udaletan ere antzera gertatzen da, euskara sustatzeko ekimenen bidez bideratzen baitira euskal kulturarendako eta sorkuntzarako diruak, baina hori kasuan kasuko udal kultura alorrek egin beharko lukete, eta Kultura Departamentuak, nafar gobernuari dagokionez. Hau da, euskara sustatzeko dirua murriztu gabe, Gobernuan eta udaletan kulturaz arduratzen diren organoak sos ederrez hornitu beharko lirateke euskal kulturgintza berariaz bultzatzeko, eta kultur organoek berek ekimenak abiarazten ez badituzte, gizartetik heldu diren proposamenei eman beharko liekete bide.

Herramientas de Contenido