BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIA

Zinebi, motorrak berotzen hasi da, Zinebi-Express lehiaketarekin

ZINEBI-EXPRESS, 48 ordutan errodatutako film laburren lehiaketa, larunbatean zabalduko da, partaideen izen ematearekin –goizeko 09:30etik 10:30era– Campos Antzokiko atarian. Sari banaketa azoroaren 9an izango da, Azkuna Zentroko Auditorioan.

DEIA - Lunes, 30 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 10:54h

Cartel de Zinebi.

Cartel de Zinebi.

Galería Noticia

Cartel de Zinebi.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere 59. edizioaren aurrerapena izango du AZAROAREN 3tik 10era, PRE-ZINEBIREN programazioarekin. Bertan, ohikoa denez, Bilboko Ikus-entzunezkoen sektorea osatzen duten erakundeek, taldeek, elkarte profesionalek eta prestakuntza zentroek izango dute lekua.

BILBO. Beste proposamen batzuen artean, programak ZINEBIEXPRESS lehiaketaren beste edizio bat jasoko du, eta baita profesionalekin topaketak ere, Zoe Berriatua zuzendari eta gidoilariarekin, David Arratibel euskal zuzendariarekin, Sara Gómez egile afro-kubatarrari eskainiko zaion omenaldia ahaztu barik. Aurten ere bi saio programatu dira, 2016-2017ikasturtean Bilboko zine eskoletan egindako film labur hoberenaren ZINEBI NEW TALENTS saria jaso dezaketen lanak ezagutarazteko. Saria 1.000 eurokoa izango da.

Euskal Herriko Gidoilarien Elkartearen lankidetzarekin, PRE-ZINEBI OSTIRAL honetanhasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Campos Antzokiko Kupula Aretoan, Zoe Berriatua antzezle, gidoilari eta zinegilearekin egingo den topaketarekin, LosHéroes del mal (2015) film luzearen inguruan, ikaskide batzuen aldetik mota guztietako irain fisikoak eta psikologikoak jasotzeaz nekatuta dauden eta elkartzea eta mendeku hartzea erabakitzen duten hiru neraberi buruzko fabula beldurgarria. 2016ko Goya sarietarako 14 izendapen eta Malagako Jaialdian Emilio Palaciosentzat, bere antzezle protagonista batentzat, Aipamen Berezia jaso zituen filmak, adin txikikoek egindako krimenen tratamenduari buruzko gogoeta argia planteatzen du.

Hurrengo egunean, goizeko lehen orduan, 48 ordutan errodatutako film laburren ZINEBIEXPRESS lehiaketarako deialdi berria zabalduko da (goizeko 09:30etik 10:30era Campos Antzokiko atarian). Izan ere, partaidetza bultzatzeko, eta jaialdia eta Bilbo edozein motatako istorioak kontatzeko eszenatoki ezin hobe gisa sustatzeko xedez, ZINEBIk hamargarren urtez jarraian deitu du lehiaketa hau. Partaideek astelehen arratsaldera arteko epea izango dute euren lanak aurkezteko eta ostegunean, AZAROAREN 9an, sariak banatuko dira, Azkuna Zentroko auditorioan, arratsaldeko 20:00etan. Ekitaldi horretan lehiaketaren finalera heldu diren filmak ere eskainiko dira.

Larunbat honetan, baita ere, Emakumeek Egindako Bilboko Zine Erakusketa antolatzen duen Zinemakumeak Gara! talde feministarekin elkarlanean, PRE-ZINEBIk, 1974an gaztetan hil zen eta oso gutxi ezagutu zen Sara Gómez zinegile afro-kubatar gazte eta bereziaren figurari eskainitako saioa programatu du. Bere herrialdeko zinearen aitzindarietakoa izan zen, 1959ko iraultzaren ondoren. Egitaraua Lola Calviño Cinemateca del Instituto Cubano del Arte y la Industria Cinematográficos (ICAIC) izenekoaren zuzendariordeak aurkeztuko du, eta hil baino pixka bat lehenago amaitu zuen De cierta manera (1974) film luzea jasoko du, Iraultzak, hiri nagusietako auzo marjinalak baztertzeko egin zituen lehenengo esfortzuei buruzko kronika, dokumentalaren eta fikzioaren artean egindakoa. Horrez gain, zinegileak bere sustraietan eta garai hartako familia beltzen bizitzeko moduan sakontzen duen Guanabacoa: Crónica de mi familia (1966) film labur dokumental autobiografikoa ere eskainiko da.

ZINEBI NEW TALENT

Datorren asteko astelehenean eta asteazkenean, Kupula Aretoan baita ere, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Bilboko zine eskoletako eta ikus-entzunezko prestakuntza zentro publikoetako eta pribatuetako ikasleek 2016an eta 2017an egindako lanak erakusteko bi saio eskainiko dira. Topaketan, EHU-UPVko Gizarte Zientzia eta Komunikazio Fakultateak, Erandioko Tartanga IEFPSk, IMVALek, Ánima Eskolak eta Euskadiko Zine Eskolak (EZE) hartuko dute parte.

Hirugarren urtez jarraian, Jaialdiak ZINEBI-New Talents saria emango dio iazko ikasturtean Bilboko zine eskoletan egindako film labur hoberenari. Saria 1.000 eurokoa izango da eta Zinebiren 59. edizioaren inaugurazio ekitaldian banatuko da, azaroaren 10ean, 20:00etatik aurrera, Arriaga Antzokian.

Aurtengo edizioan ere, PREZINEBIk FAS Zine Klubaren laguntza izango du. Asteartean, azaroaren 7an, Campos antzokiko eszenatoki berean, Converso filma eskainiko da, elkarrizketen dokumentalaren formatu klasikoari ematen zaion beste buelta bat. Bertan, David Arratibel euskal zinegileak bere buruari eta bere arrebei egiten die elkarrizketa, arrebek bat-batean katoliko bilakatzeari eta fedeari buruz izan duten esperientziari eta bizipen sakon horrek euren bizitzetan eragin duen eraldaketa sakonari buruz, hain zuzen ere. Proiekzioaren aurretik musika sakro kontzertu laburra eskainiko du ganba biolez Elena Murguiak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko biolin joleak.

PRE-ZINEBIren amaierako jaia ostiralean, azaroaren 10ean, 22:30ean izango da, Kafe Antzokia, eta bat etorriko da, beste urte batez, ZINEBI 59 jaialdiaren inaugurazio ekitaldiarekin. Oraingo honetan, jaialdiak, Caóstica Elkartearekin batera, omenaldi berezia eskainiko die 70eko eta 80ko “kinkien zineari” eta auzo pobreetako heroiei, El Jaro, El Vaquilla edo El Torete, besteak beste. Pertsonaien gaizkile ekintzen eta lapurtutako autoetan, poliziak atzean zituztela, egiten zituzten ihesaldien soinu bandak beti izaten ziren Las Grecas, Los Chichos edo Los Chunguitos taldeen rumbak. Jaiari Borja Serraren (Dj Mimoloco) eta Arturo del Arcoren (RGB Lover Dj) emanaldiekin emango zaio hasiera, eta horien ondoren El Coleta eta Jarfaiter hip-hop artistak etorriko dira. Amaitzeko, Peón Kurtz Djarituko da, Def Con Dos taldeko kide ohia, funk musikan dugun espezialista nagusietakoa.