Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean

Osakidetzak jarduketa protokoloa abiarazi du tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren

EP - 2017(e)ko urriaren 30a, astelehena - 10:47etan eguneratua

Osakidetza ya ha activado el protocolo contra la tuberculosis en el hospital de Cruces. Foto: Borja Guerrero

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea (Borja Guerrero)

Galería Noticia

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean osasun langile bati  eragindako tuberkulosi kasu bat diagnostikatu du Osakidetzak, azken  egunetan Bizkaian tuberkulosi kasu komunitario bat antzeman ondoren  egindako kontaktuen azterketen ondorioz, eta jarduketa protokoloa  aktibatu du.

BILBO. Hala ere, Osakidetzak argitu du kasu berriak ez duela  zerikusirik ospitale berean duela hilabete eta erdi beste profesional  batengan eragina izan zuen aurreko gertaerarekin.

Osakidetzaren zainketa aktiboari eta kontaktuen azterkeei esker,  paziente berria aurkitu da eta dagoeneko tratatzen ari da egoera  horietarako ezarritako jarduketa protokoloei jarraituz. Zainketaren  hobekuntzak ez du aditzera eman 2017an Euskal Autonomia Erkidegoan  (EAE) tuberkulosi tasen igoera erreala egon denik. Izan ere, urteko  zifrek behera egiten jarraitzen dute eta gaixotasunaren prebalentzia  oso txikia da. Dena den, horrek ez du esan nahi errotik ezabatu  denik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean lan egiten duen profesional  baten kasu berria hauteman ondoren, Osakidetzak abian jarri du EAEko  Tuberkulosi Programan ezarritako jarduketa protokoloa, eta egiaztatu  du ez dagoela inolako loturarik ospitale berean antzemandako bi  kasuen artean.

Datozen egunetan dei egingo zaie pazienteei eta osasun  profesionalei jarduketa protokoloan jasotako probetan parte har  dezaten. Horrela, Prebentzio Zerbitzuak dei egin dio astelehen  honetan Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Segurtasun eta Osasun  Batzordeari, ospitaleko langile guztiei behar den informazio guztia  emateko. Gainera, eraginpean egon ahal izan diren langileei bidezko  neurriak azalduko zaizkie.

Osasun Sailak gogoratu du tuberkulosiaren gaixotasuna ez dela  errotik ezabatu -Bizkaian, urtean 170 bat kasu erregistratzen dira-.  Halere, gaur egun, tratamendu egokiarekin sendatu egiten da. Aire  bidetik kutsatzen da, eztul egitean edo hitz egitean, eta, oro har,  hura transmititu ahal izateko, bizikidetasun estua eta luzarokoa  behar da. Tuberkulosiaren baziloa oso sentikorra da kanpoko  baldintzekiko. Beraz, ez da beharrezkoa inolako jardunik osasun  etxeko instalazioen gainean, eta ospitaleak erabateko normaltasunez  jarrai dezake jardunean.

Horren haritik, biztanleei lasaitasun mezua helarazi die, abian  direlako beharrezko prebentzio neurri guztiak. Bestalde, eskertu egin  du datozen asteotan paziente eta profesionalengandik beharko den  lankidetza. Osasun Sailak eta Osakidetzak unean-unean emango dute  egoera honen bilakaeraren berri, neurri gehiago hartu behar izanez  gero.

Herramientas de Contenido