Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Sustrai Colina nagusitu zen Bastidako finalaurrekoan

Urruñako bertsolariak Amurrion jokatuko den bigarren itzuliko saiorako pase zuzena eskuratu du

Martes, 31 de Octubre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Sustrai Colina, kartzelako saioa osatzen Bastidako finalaurrekoan.

Sustrai Colina, kartzelako saioa osatzen Bastidako finalaurrekoan. (Gari Garaialde)

Galería Noticia

  • Sustrai Colina, kartzelako saioa osatzen Bastidako finalaurrekoan.

iruñea- Sustrai Colina (Urruña, 1982) nagusitu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren faseko lehenengo saioan, Bastidan (Araba). Hala, urruñarrak finalaurrekoetako bigarren itzulirako pase zuzena eskuratu du eta Amurrioko saioan oholtzaratuko da berriz, azaroaren 19an. Giro pare gabea sortu zen herriko udal kiroldegian jokatutako finalaurrekoan, 980 bertsozalerekin.

17:00etan hasi zen saioa. Inazio Usarralderen aginduetara aritu ziren, Colinarekin batera, Jone Uria, Nahikari Gabilondo, Agin Laburu, Jon Martin eta Igor Elortza. Bastidako Udalari eta Arabar Errioxako bertso eskolari eman zizkion eskerrak Bertsozale Elkarteak, bertso saioa antolatzeko emandako laguntzagatik.

Iñaki Aurrekoetxea, Mirari Azula, Mikel Beaumont, Mikel Fernandez de Arroiabe, Joakin Arregi, Zigor Leunda eta Mikel Lersundi izan ziren epaimahai eta idazkari lanak egin zituzten Joxe Mari Altunak eta Esti Zengotitabengoak. - M.M.P.

puntuazioa

Sustrai Colina 705.5

Igor Elortza 703.0

Agin Laburu 690.0

Jon Martin 671.0

Jone Uria 669.0

Nahikari Gabilondo 600.0

Herramientas de Contenido