Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Txapelketako bigarren finalaurrekoa, gaur, Irunen

Sarrera guztiak agortu dira jada Artaleku kiroldegiko bertso saiorako, non sei bertsolari arituko diren

Miércoles, 1 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

iruñea- Irungo Artaleku kiroldegiak hartuko du gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. Ohi bezala, sei bertsolarik hartuko dute parte 17.00etan hasiko den saioan. Sarrera guztiak salduta, asteazkenean ez da leihatila irekiko.

Aimar Karrika, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre dira Irunen kantatuko duten sei bertsolariak. Maite Berriozabalek aurkeztuko du saioa. Larunbatean Bastidan (Araba) jokatu zen saioaren ondotik datorren hau Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa izango da.

Dagoeneko saioarako sarrera guztiak saldu dira, beraz, giro pare gabea espero da. Aretoko ateak 15.30an irekiko dira.

Saioa irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da azaroaren 26an Donibane Lohizunen jokatuko den bigarren bueltako finalaurrekora. Irungoa eta Bastidakoaren ostean, beste bi finalaurreko jokatuko dira finalaurrekoen lehen itzulian: Maule-Lextarre eta Durango. Horietatik aterako dira finalaurrekoen bigarren itzulira sailatuko diren 18 bertsolariak. Amurrio, Donibane Lohizune eta Iruñean izango dira bigarren itzuliko hiru finalaurrekoak. - M.M.P.

Herramientas de Contenido