Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Eskualdeko kultur eta sormen industriak badu logoa eta leloa

Eneko Merinok aurkeztutako ‘SorKide’ logoak irudikatuko ditu Udal Elkarteko ekimenak

Ane Roteta - Miércoles, 1 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Eneko Merino atzo jasotako sariarekin, Udal Elkartearen sarreran.

Eneko Merino atzo jasotako sariarekin, Udal Elkartearen sarreran.

Galería Noticia

  • Eneko Merino atzo jasotako sariarekin, Udal Elkartearen sarreran.

Zarautz- Urola Kostako Udal Elkarteak lehiaketa bat jarri zuen abian duela aste batzuk eskualdeko kultur eta sormen industriak susta-tzeko ekimenetan erabiltzeko leloa eta logoa aukeratzeko, eta erabakia zaila izan den arren, eskualdeak dagoeneko badu horretarako logoa.

Zumaian bizi den Eneko Merino Sastreren irudia eta leloa aukeratu du Udal Elkarteak zazpi lehiakideen lanen artean. Hala, 1.200 euroko saria eskuratu du Merinok, eta aurreran-tzean Udal Elkarteak bere irudia erabiliko du bideratuko dituzten eskualdeko kultura eta sormen industrien lehiakortasuna hobetzeko ekimenetan.

Hala, SorKide izango da ekimenen logoa eta leloa, berriz, Urola Kostako kultura eta sormen industriak.

Atzo egin zen ekitaldian sariketara aurkeztu ziren zazpi proposamenak erakutsi zituzten, eta irabazleak ere bere ideia aurkezteko aukera izan zuen: “Sor eta kide hitzen batura da SorKide. Sortu adi-tzaren erroa hartu dut, edozein kultur adierazpenaren abiapuntua sormena delako, eta sortzaile desberdinen arteko lankidetzatik jasotzen du bueltan gizarteak kultura. Leloak, bere aldetik, enpresa, eragile eta pertsona anitzei ematen die kabida. Sare hau osatzen duen sorkide bakoitza, kultur edo sormen aktibitate jakin batean, trebea izaten da. Bailarakideak denak, sorkide txiki eta handi, kolore askotako sare bizia osatuz”.

Bestalde, sare honek hainbat sinergia, elkarlan eta kolaborazio bidera ditzakeela gehitu zuen Merinok. “Era honetako edozein egoeratan lehen pausoa beti izaten da txartel profesionalen elkar-trukaketa. Logotipoaren eskuin aldean dauden bi laukizuzen koloretsuek txartel-trukaketa hau errepresentatzen dute. Erabilitako kolorea, sormen eta kreatibitatearekin lotutako kolore optimista eta aktuala da. Testuarentzat, berriz, gisa aukeratu dut, kolore konbinazioa errazteko asmoz”, azaldu zuen Zumaian bizi den hondarribiarrak.

Udal Elkarteak 2017an zehar eskualdeko kultura eta sormen industrien gaitasun, ahultasun eta beharren azterketa egin du Urola Kosta, eskualde sortzailea izeneko egitasmoaren bidez, eta horren haritik ondorioztatu da logo baten beharra.

Herramientas de Contenido