Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Ixabel Olano Beasaingo ikastolako lehen irakaslearen izena jarri diote plaza bati

Seaska haur-eskolaren atzean dagoen guneari jarri diote bere izena

M. Aranburu - Miércoles, 1 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Ixabel Olano Soraluze plazaren inaugurazio ekitaldian, familiako kideak eta Udal ordezkariak.

Ixabel Olano Soraluze plazaren inaugurazio ekitaldian, familiako kideak eta Udal ordezkariak.

Galería Noticia

  • Ixabel Olano Soraluze plazaren inaugurazio ekitaldian, familiako kideak eta Udal ordezkariak.

beasain- Beasaingo ikastolako lehenengo irakaslea Ixabel Olano Segurola izan zen, eta Beasaingo Udalak errekonozimendua egin nahi izan dio. Horregatik, Seaska haur-eskolaren atzean dagoen guneak hemendik aurrera bere izen eta abizenak eramango ditu udalbatza osoak aho batez hala erabaki ostean, eta hori onartu ostean, igandean inauguratu zuten parkea eta izen berria adierazten duen plaka ere jarri zuten ekitaldian.

Ixabel Olano Segurolaren familia, udal ordezkariak eta herritarrak ez zuten inaugurazioko ekitaldia galdu nahi izan eta bertara inguratu ziren. Horrelakoetan ohikoa den moduan, aurreskuaren dantzarekin inauguratuta gelditu zen plaza. Aitor Aldasorok, Beasaingo alkateak, ekitaldiaren aurkezpenean nabarmendu zuen Olano emakume “eredugarria” izan zela emakumearen eta, nola ez, euskararen arloan. Horrez gain, “hitz gutxiekin asko” esaten zuela ere adierazi zuen;izan ere, Beasainek izan duen euskara susta-tzaile nabarmenenetakoa izan da. Familiakoak, berriz, pozik eta hunkituta ikusi ahal izan ziren.

Beasaingo Ikastolako lehenengo andereñoa izan zen Olano. Hain zuzen ere, 1965eko urtarrilaren 7an, 23 ikaslerekin jarri zuen martxan ikastola. 25 urtez jardun zuen lanean bertan, 1990. urtean erretiroa hartu zuen arte. Aurtengo urtarrilean hil zen 91 urte zituela.

Ekintza honekin Berdintasun irizpideak jarraituz, izen ofizialik ez duten guneak izendatzeari ekin dio Udalak eta horiek horrela, aipatutako eremu publikoari herriko emakume, andereño eta Beasainen euskararen sustatzaile nagusienetako bat izan den herritar ezagunaren izena jartzea proposatu zuen Udal gobernuak udalbatzaren osoko azken bilkuran. Proposamena aho batez onartu zen eta horregatik egin du aurrera egitasmoak.

bestelako erabakiakBestalde, azken osoko bilkuran, Eudelekin batera udal funtzionamenduaren hobekuntza helburu duen elkarlanerako hitzarmenari onespena eman zitzaion, aho batez. Udal gobernuak proposatutako hitzarmen horri esker, Beasaingo Udalak eskaintzen duen zerbitzuen kalitatea neurtzeko Europako esparrutik datorren proiektu batean parte hartuko du, administrazio mailan Beasainek dituen gabeziak eta hobekuntzak atzemateko. Honela, Beasaingo Udalak gobernantzaren alorrean Europar batzordeak diseinatutako bikaintasuneko zigilu europarra, Eloge, ezartzeko lan talde batean esperientzia pilotu gisa parte hartuko du.

Administrazioaren modernizazioan aurrerapausoak emateko eta Udalaren eta herritarren arteko harremanak errazteko helburuarekin, Izenperekin, (Ziurtapen eta zerbitzuen enpresa) lankidetza hitzarmena sina-tzea onartu da. Honela, herritarrek sinadura elektronikoaren bitartez hainbat tramitazio modu digitalean egiteko aukera izango dute.

Horretaz gain, taxi zerbitzuaren 2018ko tarifak onartu dira alderdi sozialistako bi zinegotzien absten-tzioarekin. Agitax, Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak herrialdeko Udalerri guztietan egin duen bezala Goiekiren bidez egindako proposamenari jarraiki, prezioak %1,6 igoko dira.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia