Lazkaotarrak gazte festan murgilduta dabiltza

Trikipoteoa, talo jana, areto futbolekok partidak eta gazte bazkaria antolatu dituzte aurtengo ediziorako

Miércoles, 1 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

LAZKAO- Lazkaoko Gazte Asanbladak aurten ere antolatu ditu gazte festak. Nahiz eta larunbatean izango diren ekintza nagusienak, astean zehar ere izango da zer egina Lazkaon.

Astelehenean hasi zuten Jakoba Errekondoren hitzaldiarekin, eta atzo hitzaldia eta bertso afaria egin zituzten. Jende dezente elkartu ziren bi ekintzetan, eta gaur ere halaxe izatea espero da. Gaur, 11.02an Pui Osesek emozioen hizkuntza landuko du Clown tailerraren bitartez. 14.00etan, bertan elkartzen direnek bazkaria egingo dute eta arratsaldean, 17.01ean mus txapelketari emango diote hasiera. Parte hartzeko izena txosnan eman beharko da, 16.00etan hasita eta bikoteko hogeina euro jarri behar dituzte partaideek. Bihar, berriz, Pintxo Triki Poteoa egingo dute 18.00ean. Txosnan eskuratu ahako dira pintxoak eta trikitilariak herrian zehar ibiliko dira giroa alaitzen.

Ostiralean, bestalde, talo jana egingo dute txosnan 18.59ean hasita. Iluntzean kontzertuak izango dira eta 22.03an Kolp taldea igoko da taula gainera;ondoren, The Frankys talde idiazabaldarraren txanda izango da eta jaiarekin amaitzeko, Zesura talde ordiziarraren txanda izango da. Larunbatean gazte festetako azken eguna izango da. 11.05ean areto futboleko finala jokatuko dute eta 14.30ean gazte bazkariari emango diote hasi-era. Arratsaldean, 17.59 Polekeleke Elektrotxaranga ibiliko da herrian zehar eta iluntzean, ostegunean bezala, 20.03ean hasiko dira kon-tzertuak. Unidad Alavesa, Los Zopilotes Txirriaos eta Egurra Ta Kitto taldeak haien saioa eskainiko dute. - M.A.