ostegun honetan

Holy Holy taldeak David Bowieren arrakastak joko ditu Kursaalen

EUROPA PRESS - 2017(e)ko azaroaren 2a, osteguna - 10:25etan eguneratua

Holy Holy taldeak David Bowie zenaren omenezko kontzertua eskainiko du ostegunean

Holy Holy taldeak David Bowie zenaren omenezko kontzertua eskainiko du ostegunean

Galería Noticia

Holy Holy taldeak David Bowie zenaren omenezko kontzertua eskainiko du ostegunean

Holy Holy taldeak David Bowie zenaren omenezko kontzertua eskainiko du ostegun honetan, Donostiako Kursaal aretoan.

DONOSTIA. Egitasmoan Bowieren gertuko kolaboratzaile izandako Tony Visconti eta Woody Woodmansey musikariek parte hartzen dute. Hori dela eta, taldearen hitzetan, "ez gara tributu banda bat, gurea benetakoa da". Aurretik Capsula talde argentinar-bilbotarra ariko da.

Kursaal Eszenak jakinarazi duenez, Viscontik artista britainiarraren hainbat disko grabatu zituen, eta Woodmansey Bowieren bateria jotzailea izan zen urteetan. Kontzertuan "Ziggy Stardust" azken birako errepertorioa entzungo da, "The Songs of David Bowie 1969/73" izenburupean.

Viscontik baxua ere jo zuen Bowieren "The Man Who Sold The World" diskoan, eta Holy Holy egitasmoan lan bera egiten du. Woodmanseyk bateria joko du, bere lana hori izan baitzen Bowieren ondoan, 1969-1973 aldian. Horrez gainera, "Spiders from Mars" diskoan parte hartu zuen eta bizirik dirauen musikari bakarra da.

Esan bezala, kontzertuan "Ziggy Stardust" birako abestiak entzungo dira: "Width Of A Circle", "5 Years", "Soul Love", "Moonage Daydream", "Starman", "It Ain't Easy", "Lady Stardust", "Star", "Hang On To Yourself", "Ziggy Stardust", "Suffragette City", "Rock And Roll Suicide", "Wild Eyed Boy Medley", "Changes", "Life On Mars", "Space Oddity", "Supermen", "Black Country Rock", "TMWSTW", "Watch That Man", "Time" eta "Heroes".

Últimas Noticias Multimedia