Beasaingo odolkiaren ‘erregea’ izendatuko da larunbatean

Beasaingo XXXIII. odolki dastaketa eta lehiaketa egiteaz gain, gaztetxoen pintxo lehiaketa eta azoka berezia egingo dira

Jueves, 2 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Iaz, Beasaingo odolki pintxo lehiaketako irabazleak.

Iaz, Beasaingo odolki pintxo lehiaketako irabazleak. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Iaz, Beasaingo odolki pintxo lehiaketako irabazleak.

beasain- Larunbatean, Beasaingo XXXIII. Odolki dastaketa eta lehiaketa eguna izango da. Bertan urtero bezala odolkirik onena aukeratzeaz gain, zenbait jarduera izango dira odolkiaren inguruan, besteak beste, 10-15 urte bitarteko gaztetxoentzat odolki pintxo lehiaketa. Ohi bezala, Gernika pasealekuko frontoian odolkia dastatzeko aukera izango da. Ekintzak 10.00etan hasiko dira eta 12.45ean pintxo lehiaketaren sari banaketa hasiko da, eta aurtengo odolkiaren erregea 13.00etan jakingo da.

Gaztetxoentzako odolki pintxo lehiaketa ere egingo da eta bertako produktuen hileko azoka bere ekimen bereziekin Gernika pasealekuan izango da. Hilabeteko lehen larunbata izanik, bertako produktuen azoka ere egingo da Gernika pasealekuan eta produktu ugari erosi ahalko dira: bertako barazkiak, odolkia, loreak, eztia, gozoak, eta kontserbak, esaterako.

Azokari lotuta antolatu diren ekimen bereziak egongo dira, hala nola, haurrentzat kandelak egin eta zura lantzeko tailerrak. - M.A.