Esklerosiaren aurka, korrika eta oinez

duela lau urte hildako beñat elzo gogoratuz, lasterketa solidarioa egin dute ehunka hondarribiarrek

Xabier Sagarzazuren erreportajea eta argazkia - Jueves, 2 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Familientzako lasterketaren irteeran, txikiek hartu zuten aurrea, ziztu bizian.

Familientzako lasterketaren irteeran, txikiek hartu zuten aurrea, ziztu bizian.

Galería Noticia

Familientzako lasterketaren irteeran, txikiek hartu zuten aurrea, ziztu bizian.

Azaroaren 1a, eta laugarren urtez jarraian, eguzkia eta tenperatura atsegina nagusi ziren atzo Hondarribian. Eta laugarren urtez ere, ehunka pertsonak korrika egin zuten, 2013an Jaizkibel aldean korrika ari zela ondoezik sentitu eta zendu zen Beñat Elzo arraunlari ohi eta kirolaria gogoratzeko.

Goizeko 9.00etan, 717 lagunek hartu zuten 10,5 kilometrotako mendi martxaren irteera;11.00tan, 304 lagunek ekin zioten, Higer inguruko ibilbide berdinetik, IV. Beñat Elzo Mendi Lasterketari eta eguerdian, honen ostean, 746 lagunek, haundi, txiki, zahar eta gazte, familentzako lasterketa egin zuten, sekulako jai giroan.

Imanol Garmendia, proba hau antolatzen duen taldeko kidea, “oso pozik” zegoen atzo. “Laugarren urtez jarraian honelako eguraldia eduk-itzea ere, zorte ikaragarria da eta jendeak erantzun” zuela esaten zuen.

helburu ederraBeñat Elzo gogoratu eta kirola egiteaz gain, egun honek helburu solidarioa izaten du. Atzoko egunean bildutakoa, hilaren 18an Klink elkarteak elkarteak egingo duten bazkarikoa gehituta, Ademgi, Gipuzkoako Esklerosiaren Elkartearentzat izango da.

“Guretzat asko eskertzen dugun oparia da hau. Dirua fisioterapia eta logopedia tratamenduetarako primeran etorriko zaigu”, esaten zuen Ademgiko Zuriñe Lopezek.