Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Ordizia Kolore taldeak kultura arteko topaketa antolatu du

Hilaren 7an hasi eta 11 bitartean “errespetua eta kohesio soziala” bultzatuko dute egingo diren ekintzetan

M. Aranburu - 2017(e)ko azaroaren 2a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Ordiziako Udal ordezkari, Ordizia Kolorekoak eta topaketan parte hartuko duten ordiziarrak, atzo Barrena jauregian egindako agerraldian.

Ordiziako Udal ordezkari, Ordizia Kolorekoak eta topaketan parte hartuko duten ordiziarrak, atzo Barrena jauregian egindako agerraldian.

Galería Noticia

  • Ordiziako Udal ordezkari, Ordizia Kolorekoak eta topaketan parte hartuko duten ordiziarrak, atzo Barrena jauregian egindako agerraldian.

ordizia- Ordizian jatorri ezberdineko jende ugari dagoela errealitate bat da. Haien herrialdeak utzi eta Ordizian bizi diren horien bizikide-tza errazagoa egiteko asmoz, Ordizia Kolore elkarteak eta Udalak kultur arteko topaketa antolatu dute. Datorren asteartean, hilak 7, hasiko dira ekintzak eta larunbatean amaituko dira, hilaren 11an.

“Errespetua bultzatu nahi dugu Ordizian”, nabarmendu zuen atzo egindako agerraldian, Iñaki Dubreuil zinegotziak. “Herrian kohesio soziala egoteko dibertsitatea errespetatu behar dugu”, adierazi zuen. Etorkinak herrira iritsitakoan “babes eza eta ahulezia” jasaten dutela ere agertu zuen, eta egoera horri aurre egiteko asmoz antolatu dute topaketa hau.

Ainara Ormazabal, Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun Teknikariak, azaldu zuen gaur egun landa-tzen diren haziak garrantzia handia dutela hemendik urte batzuetara izango diren loreak sortzen ikusi ahal izateko: “Ordiziako jatorri ezberdineko pertsonak elkar ezagutzea bilatzen dugu eta horrela, horiek aniztasunean aritzeko espazioak bermatu behar ditugu”.

Hala, azaroaren 7an, 18.30etan, Barrena kultur etxean Diru-sarrerak bermatzeko errenta Euskadin: ahulezia eta indarrak hitzaldia emango du Joseba Zalakainek. Euskadin indarrean dagoen Diru-sarrerak Berma-tzeko Errentaren (DBE) sistema aztertuko da hitzaldian, pobreziari aurre egiteko dituen gabezia eta indarrak azpimarratuz. Laguntza sistemaren datu nagusiak emango dira ezagutzera (zenbat pertsonek jasotzen duten, zenbat diru gastatzen den, nolako eragina duen pertsonen bizi baldintzetan…) eta gaur egun dituen arazo nagusiak aztertuko dira.

Azaroaren 8an, Ekuatore Gineako ipuinak eta jokoak azalduko dituzte D’elikatuzen, 17.15ean, Estrella Ndong eta Idoia Sanchezek. Hilaren 9an, 9.30ean, Murren bidaia txotxongilo antzezlana ikusiko dute eskoletako haurrek zineman. Natatxak Murren historia kontatzen die bidean topa-tzen dituen pertsonei, eta begietara begiratzen die ikusleei, begirada on baten bila, lagunak egiteko, errealitateak hurbiltzeko, ezagutzeko, maita-tzeko eta gure nortasunean desberdin izateko balio duen begirada horren bila. Arratsaldean, 18.30ean, D´elikatuzen Munduko sukaldaritza ikastaroa eskainiko da eta izena 943 88 22 90 telefonoan eman behar da. Ostiralean ekintzek jarraituko dute eta 17.00etan, kultur ezberdinetako emakumeen arteko elkarrizketa egingo dute D’elikatuzen. 18.00etan, perkusio tailerra egingo dute plazan eta 20.00etan, Bouhia Musika taldeak musika bereberea eta dantza tradizionala eskainiko ditu.

Larunbatean amaituko da kultur arteko topaketa hau. Kasu honetan, frontoian, 12.00etan, munduko arrozen prestaketa egingo dute. 14.00-etan, bazkari herrikoi irekia egingo da eta ez da beharrezkoa izena ematea. 15.30etatik aurrera tailerrak egingo dira: hip-hop dantza Sergio Nguemarekin, henna, trenza afrikarrak, munduko teak, haurrak garraiatzeko oihalak, buruko zapiak, soinekoak eta djembe joleak izango dira, besteak beste.

Herramientas de Contenido