Donibane Lohizuneko saiorako pase zuzena eskuratu du hernaniarrak

Maialen Lujanbio nagusi, Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoan

Donibane Lohizuneko saiorako pase zuzena eskuratu du hernaniarrak

Miren Mindegia Gari Garaialde - Viernes, 3 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Maialen Lujanbio, Irunen jokatu zen saio jendetsuan.

Maialen Lujanbio, Irunen jokatu zen saio jendetsuan. (GARI GARAIALDE)

Galería Noticia

Maialen Lujanbio, Irunen jokatu zen saio jendetsuan.

iruñea- Maialen Lujanbio (Hernani, 1976) nagusitu zen asteazkenean, Irunen jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoan. 2.200 lagun baino gehiago bildu ziren Artaleku kiroldegian, orain arteko saiorik jende-tsuena. Argi dago zaleak gogotsu zeudela 2009ko txapelduna izan zen bertsolari hernaniarraren Txapelketa honetako lehenengo saioa jarraitzeko, eta oholtza gaineko sei bertsolariek espero zen saioa eskaini zuten.

Lujanbiorekin batera, Maddalen Arzallus, Aimar Karrika, Unai Agirre, Aitor Sarriegi eta Alaia Martin aritu ziren bertsotan, Maite Berriozabalek emandako gaiei erantzuten. Zortziko handian eta txikian aritu ziren, lehenengo, binaka. Puntuei erantzun ondoren, seiko mo-tzean aritu ziren eta azkenik, kar-tzelako lanari aurre egin zioten bertsolariek. “Dena ondo zihoan, argia piztu den arte” izan zen bakarkako lanerako gaia, eta hortxe jo zuen gohia hernaniarrak, puntu gehien lortu zuen ariketa izan bai-tzen. Lujanbiok bertso borobilak lotu zituen, transexualitatearen gaia jorratuz.

Denetara, 750 puntu lortu zituen hernaniarrak. Haren atzetik, 705 eskuratu zituen Aitor Sarriegik;667,5 Unai Agirrek;651 Alaia Martinek;634,5 Maddalen Arzallusek;eta 605 Aimar Karrikak. Iñaki Aurrekoetxea, Mirari Azula, Mikel Beaumont, Mikel Fernandez de Arroiabe, Joakin Arregi, Zigor Leunda eta Mikel Lersundi izan dira gaur epaimahaian eta idazkari lanetan aritu dira Joxe Mari Altuna eta Gorka Segurola.

Garaipenaren eskutik, Lujanbio azaroaren 26an Donibane Lohizunen jokatuko den bigarren itzuliko finalaurrekorako zuzeneko pasea eskuratu du. Gainerako bertsolariek Durangoko saioa amaitu arte itxaron beharko dute puntuazioaren arabera sailkatu ote diren jakiteko.

Irungo Udala eta Irunabar bertso eskola eskertu zituen Bertsozale Elkarteak, saioa antolatzeko emandako laguntzagatik.

Larunbatean, Maule-LextarrenAzaroaren 4an, larunbatean, Zuberoara iritsiko da aurtengo txapelketa: Maule-Lextarren jokatuko da hirugarren finalaurrekoa. Sarrerak oraindik eskuragai daude www.bertsosarrerak.eusatarian 18:00ak arte, eta aurrez amaitzen ez badira, leihatila ere zabalduko da egunean bertan 15:00etan.

Saio honetan, 2013ko finalista izandako Beñat Gaztelumendi arituko da lehenengoz txapelketa honetan, eta harekin batera izango dira Julio Soto Nafarroako txapelduna, Beñat Iguaran, Etxahun Lekue, Nerea Elustondo eta Nerea Ibarzabal.

Txapelketako finalaurreko faseko lehenengo itzuli honen azken saioa Durangon ospatuko da, datorren astean, azaroaren 12an. Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran arituko dira bertan. Saioaren ondoren argituko da, azkenik, finalaurrekoetako bigarren itzulira puntuazio bidez igaroko diren bertsolarien zerrenda.

Finala osatuko duten zortzi bertsolariak zeintzuk izango diren ebazteko, finalaurrekoetako bi saioetako puntuazioak gehitu egingo dira, baina lehen itzulian puntu gutxien lortu duten sei bertsolariek bigarren itzulian kantatzeko aukera galduko dute. Taldeak aldatu egingo dira lehen itzulitik bigarrenera.

sailkapen orokorra

Beltzez, saioa irabazita zuzeneko pasea lortu duten bertsolariak

Maialen Lujanbio 750.00

Sustrai Colina 705.50

Aitor Sarriegi 705.00

Igor Elortza 703.00

Agin Laburu 690.00

Jon Martin 671.00

Jone Uria 669.00

Unai Agirre 667.50

Alaia Martin 651.00

Maddalen Arzallus 634.50

Aimar Karrika 605.00

Nahikari Gabilondo 600.00