Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Gure fanfarrea, bestak alaitzen

Duela bederatzi urte sortu zen elorriko taldeak, bestak musikaz alaitzen dizkigu

Testua eta argazkiak Elorri I.P. - Viernes, 3 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Eguberritan ez da Elorrifanfarrea falta herriko kaleetan.

Eguberritan ez da Elorrifanfarrea falta herriko kaleetan.

Galería Noticia

  • Eguberritan ez da Elorrifanfarrea falta herriko kaleetan.
  • Fanfarrea, inauteria alaitzeko prest.

etxeko berriak

Elorriko fanfarrea 2008-2009an jarri zen martxan. Ikasturte horretan 3. zikloan haize eta perkusiozko instrumentu ezberdinak jotzen zituzten ikasle asko bildu ziren, taldean jo eta Elorriko egun bereziak animatzeko gogo handiekin.

Bi dira fanfarreak bere musikarekin alaitzen dituen egun bereziak: Olentzeroren festa eta inauteriak.

Mendillorriko auzoan zehar eskola guztiak egiten duen kalejiran parte hartzen dugu, kalejirari hasiera emanez. Iaz ere gure ikasleak oso gogotsu zeudenez, Agate Deuna egunean kalera atera ginen kopletan laguntzeko.

Urtetan zehar jarraitu dugu Elorriko fanfarrea 3. zikloko ikasleekin osatzen eta zenbait urtetan ere iada gure eskolatik institutura joandako ikasle ohiak ere etorri dira gurean parte hartzera.

Honela, egun fanfarrea 4.,5. eta 6. mailako ikasleek eta irakasleok osatzen dugu, fanfarrerako instrumentuak jotzen dituztenak, edo parte hartzeko gogoekin daudenak perkusioa indartuz. Adin ezberdinetako ikasleek lankidetzan bakoi-tzaren gaitasunak eskaintzea besteen gozamenerako dugu helburu.

Iaz izena jarri genion fanfarreari: ELORRIFARRE. Talde bezala adierazten gaituen zapi bordatua ere badugu. Oso harro gaude fanfarrean parte-hartzeaz eta ikasturte bakoitzean gero eta partaide gehiago ditugu Elorri eskola eta Mendillorriko kaleak musikaz eta alaitasunez betetzeko asmoz.

Herramientas de Contenido