Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

XIX. Kafe Antzerki Zikloa gaur abiatuko da Beran

Gilkitxaro Taldearen ‘Morbus Operandi’ ikusgai izanen da Kataku ostatuan (22.00)

Viernes, 3 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Azaroaren 10ean, ‘Ni ala zu’ eskainiko dute Auzoa ostatuan.

Azaroaren 10ean, ‘Ni ala zu’ eskainiko dute Auzoa ostatuan. (Utzitakoa)

Galería Noticia

bera - Gaur hasiko da Berako Kafe Antzerki Zikloa. Dagoeneko bere 19. ediziora iritsi da euskarazko antzerkia ostatuetara, eta, oro har, jendea biltzen den tokietara, eramatea helburu duen zikloa. Euskara Batzordeak antolatu du, Kultur Batzordearen eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin.

Beraz, lehen emanaldia gaur izanen da, 22.00etan, Kataku ostatuan. Gilkitxaro taldeak Morbus operandi antzezlana eskainiko du estrainekoz. Galder Pérezek zuzendu eta Aiora Sedanok eta Ane Zabalak antzeztutako lan honetan, Karmele Fernandez kazetariak, Arantzazu Garmendia enpresari arrakastatsua elkarrizketatuko du eta euskal enpresaren munduan azken hamarkadan izan den iruzurrik handiena deskubrituko du. Baina egunkarietarako berri freskoa izan zitekeena kazetariaren tormentu bilakatuko da. Urte batzuk beranduago, Garmendia turismo sailburu izendatuko dute, eta Fernández bere prentsa buru. Orduan aprobetxatuko du kazetariak hiru urte lehenago bizitako sufrimenduari mendekua hartzeko.

Azaroaren 10ean (ortziralea), berriz 22.00etan, emanaldia Auzoa ostatuan izanen da. Joseba Usabiagak eta Iñaki Santosek Ni ala zu antzezlana eskainiko dute.

Azken emanaldia azaroaren 17an izanen da, 20.00etan, Bidaxka ostatuan: Jon Martin eta Xamoa bertsolarien eta Andion Iturbide eta Eñaut Gantxegi aktoreen Espuela nahi? ikuskizuna. - A. Arotzena

Herramientas de Contenido