EH Bilduk txotx garaia hausnartzeko prozesua abiarazi du

2017(e)ko azaroaren 4a, larunbata - 12:58etan eguneratua

HERNANI – Hernaniko EH Bilduk txotx garaian gertatzen denari helduko dio eta horretarako prozesu herritarra jarriko du martxan. Honela, asteazkenean 19.00etan Biterin ekimenaren nondik norakoak azalduko ditu. Prozesuari hasiera emateko, Patri Perales Iruñako zinegotziak Nora doaz sanferminak? prozesuaren berri emango du eta bertan hartutako neurriak aurkeztuko ditu. Gainera, EH Bilduk bere sare sozialetan inkesta bat zintzilikatu du. – A.M.