Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Langabetuei zuzendutako ikastaroak, Goierrin

Ordizian kokatzen den Goierri Eskolak ia 20 ikastaro eskainiko die langile eta langabeei

2017(e)ko azaroaren 4a, larunbata - 06:12etan eguneratua

ordizia- Goierri Eskolak ia hogei ikastaro emango ditu langabetu zein langileentzat. Ikastaroak Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak finantziatuko ditu %100ean. Hau da, izena ematen dutenentzat doakoak dira.

Ikastaro sorta osatzen duten formakuntza saioetatik lehenengoak azaroaren 6an hasiko dira, datorren astelehenean. Fabrikazio Mekanikoko ikastaroak dira, zehazki, Fagor CNC tornoaren programazioa eta exekuzioa eta Fanuc CNC tornoaren programazioa eta exekuzioa izenekoak.

Batak zein besteak 60 orduko iraupena izango du. Egun berean ekingo zaie Goierri Eskola erreferentea den soldadurako beste hiru ikastarori: Elektrodo estali bidezko soldadura era horizontalean, MAG soldadura era horizontalean eta TIG soldadura era horizontalean ikastaroei, alegia. Aurrekoen an-tzeko iraupena izango dute azken hauek ere. Saioak arratsaldeetan izango dira. 18.00etatik edo 18.30-etik 21.30era arte, hain zuzen.

formakuntza anitzaAipatutakoez gain, eskaintzak hainbat arlotako formakuntza hartzen du barne. Automatizazio eta makina elektrikoak, kudeaketa, planoen interpretazio eta industria diseinua edota bulegotika izango dira landuko diren arloak eta eremu bakoitzetik hiruzpalau ikastaro eskainiko dira.

Ikastaroak azaroa eta otsaila bitartean hasiko dira. Datak zein ordutegiak finkatuta daude eta informazioa eskuratzeko Goierri Eskolaren webgunera jo daiteke, www.goierrieskola.eus, edo 943 88 00 62 telefonora deitu. - M.A.

Herramientas de Contenido

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »