Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Udazken Pilota Festa izango da Villabonan

80 NESKA MUTILEK PARTE HARTUKO DUTE 10.00ETAN | Behar Zana pilotalekuan jokatuko den jaialdian

2017(e)ko azaroaren 4a, larunbata - 06:12etan eguneratua

vILLABONA- Inoiz izan den parte hartze handiena izango du aurtengo Udazken Pilota Festak. Partidak 10.00etan hasiko dira eta erakustaldia ere izango da.

Bihar Amasa-Villabonako Behar Zana pilotalekuan jokatuko den jaialdian lau talde izango dira, Behar Zana talde antolatzailearekin batera. Laugarren edizio honetan parte hartuko dute beste hiru pilota taldeak honakoak dira: Adunako Txulobi, Zizurkilgo Zio-tza eta iparraldetik Angeluko Hardoytarrak.

Aurrebenjamin, benjamin eta alebin mailako 80 neska eta mutilek parte hartuko dute 10.00etan hasiko den jaialdian. Eskuz zein palaz arituko dira partida motzak jokatuz eta joko garbi erakustaldia ere izango da.

Guztira 65 partida jokatuko dira 12.30ean amaitzea espero den jaialdian, eta ondoren Behar Zana elkartean hamaiketakoa dasta-tzeko aukera izango da. - M.S.S.

Herramientas de Contenido