Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Geruzak

Karmele Jaio - Domingo, 5 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Geruzak gadira arazoa. Horrela esan zidan lagunak, bere bikotearekin elkar ezin ulertuta dabiltzala azaltzeko. Antza, hitz egiten dute elkarrekin, baina horrek ez du sor-tzen beraien arteko komunikaziorik. Geruzak omen dira arazoa, lagunak esan zidan bezala. Bera eta bikotearen artean dagoen espazioan geruza ezberdinak daudela argitu zidan, eta bera batean dagoela eta bikotea beste batean. Hau da, euren artean hitz egiten duten arren, bien diskurtsoak ez dira errealitate berean bizi, ez daude uhin edo frekuentzia berdinean, ez dute beraz elkar aurkitzen bidean, eta ondorioz, komunikazioa ezinezkoa da. Etxe bera, komun bera eta ohe bera konpartitzen badute ere, planeta ezberdinetan bizi direla, alegia.

Rajoy eta Puigdemont bezala eran-tzuteko gogoa izan dut, baina haren larritasun aurpegia ikusita isildu egin naiz. Hala ere, lagunarekin egon eta gero bi politikariak izan ditut buruan, eta honekin batera politikak dituen fun-tzioez ere pentsatu dut. Pertsona bakoitzak errealitate ezberdinak bizi ditu, leku ezberdinetatik ikusten dugu mundua eta ondorioz modu ezberdinean ikusten dugu. Mundua ikusteko modu ezberdin horiek askotan ez dute topagunerik aurkitzen, geruza ezberdinetan bizi direlako. Politikaren fun-tzioetako bat ikuspuntu ezberdin guzti horiek mahai baten gainean jartzea da, edo beste modu batera esanda, geruza berdinean integratzea, era horretara alde ezberdinek haiek eztabaidatu eta negoziatu ahal izateko. Baina nahikoa da irratia piztu eta tertulia politiko bat entzuten hastea kontura-tzeko bakoitza bere kapan bizi dela eroso, bere gune erosoan, ez dutela bestearen diskurtsoarekin topo egin nahi geruza berean, pentsamoldea aldatuko dieten beldurrez edo.

Nire laguna eta bere bikotearen artean komunikaziorik ez egotea zoritxarra da, baina haien zoritxarra da. Baina gure gizartean ezberdinen artean eztabaidatu eta negoziatzeko funtzioa dutenen artean komunikaziorik ez egotea, hori gure zoritxarra da, guztiona. Hori bai, ondorioak ez dituzte denek berdin pairatzen. Denak ez baitaude gizarte honetako geruza berdinean. Eta hor bai arrazoia eman behar diot lagunari: arazoa geruzak dira.

Herramientas de Contenido