Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Elezahar, mito eta kondairak

Por Mikel Garziandia - Domingo, 5 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Galería Noticia

Gizon-emakumeok badugu zentzuari buruzko grina. Gauza sinpleenetan nola garrantzizkoenetan gerta-tzen zaigu. Mundu honetan bidaiari, ziurtatu nahi ditugu gure pausuak, ongi goazela pentsatzeak lasaitzen digulako adimena eta bihotza. Aitzinaldean horrela gertatzen zen, eta nahiz ezaguera baliabideak eskasak izan, gure arbasoek izaten zuten gaitasuna munduari buruzko esplikazio bat emateko. Gure amonek orain ez dela hainbeste urte, garai bateko kontakizun bitxiez adierazten ziguten gizadiaren berezitasunaren zergatia.

Sutondoan, neguan danbolinan gaztainak erretzen ziren bitartean, otoitzaldi luzeen ondoren, erensuge eta otso, jentil eta sorginek betetzen zituzten gu haurron irudimena. Elezaharrek gure aseezinezko kuriositatea baretzen zuten. Eta gure haur sena, izua eta miresmenak, poza eta harridurak pizten zuen. Euskal Herrian, beste gainerako herrialde zaharrek bezala, gizarte haiek bazuten misterioaren eta sakratuaren zen-tzua. Egarria eta beharrak bultzatuta, hainbat kontakizun asmatu zituzten galdera galanta zen mundua eta biziari aurre egiteko.

Gure gizarte teknifikatu eta pragmatiko honetan, giza bihotzak hor dirau bere askatasun, maitasun eta zoriontasunezko borrokan. Eta kristautasuna gizartean atzeraka egiten duen bitartean, mito eta elezaharrek erlijioaren tokia arrapaladan hartzen saia-tzen dira. Espiritualtasuna magiaz jazten edo ordezkatzen dugu, azken finean misterioa ezinbestea delako errealitatea modu egokian interpretatzeko.

XIXgarren mendean, hainbat idazlek, Erromantizismoaren filosofian, aitzinaldea idealizatu eta birsortu zuten, hainbat elezahar itxuraz eleberri edo nobelak idatziz. Gure artean, etnografia mailan hainbat ikertzaile saiatu izan dira gure garai bateko mitoak berreskuratzen. Eta lan hori txalogarria da. Halere, galdera hau sortzen dit: historiaren eta asmakizunen muga, zergatik eta nola gainditzen dugu hain maiz?

Zentzuari buruzko giza saiakerak datu zehatzak eta benetakoak behar ditu oinarri sendotzat. Kristau begipean, gertakizunak, datu historikoak badu pisu bat. Eta asmatutako kontuak ez luke hori ondoratu eta ezabatu behar. Gauzak ezagutzea abiapuntu bikaina da elkarrizketa aberasgarri batentzako.