Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Eliza eta euskara (II), euskal mitologia

kristautasunak euskal mitoak suntsitu zituela uste den arren, elizgizon batzuk horiek gordetzeko lana egin dute

Testua eta argazkia Euskal Pastoraltza - Domingo, 5 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Eguzkiloreak izpiritu txarrak uxatzeko ahalmena daukatela esaten da.

Eguzkiloreak izpiritu txarrak uxatzeko ahalmena daukatela esaten da. (Foto: D.N.)

Galería Noticia

Eguzkiloreak izpiritu txarrak uxatzeko ahalmena daukatela esaten da.

etxeko berriak

Sunbillako Herriko Etxeko teilatuan dagoen San Tiburtzioren irudia mansardan egin duen Iñaki Gallo eskulturagilearen erreportajea da honakoa. Aipaturiko Mansarda hau, igogailuaren funtzionamendurako beharrezkoa zelako eraikia izan zen. Erreportaje hau 2009ko ekainean eman zidan Iñakik, Lesakako gazte batek, hau da, Nati Arretxea Mitxelena sunbildarraren ilobak, gai honen inguruan interesa azaldu zuenean. Erreportaje honen inguruko xehetasunen bat Sunbillako apaiza den Basilio Sarobek borobildu du.

MARI Euskal Herriko sineskeria eta mitoen oinarria, geografia guztian zehar banatuta dauden harpe eta leize desberdinen barrenean aurkitzen omen diren forma desberdinetako jakintsu edo jainkotasunez menperatua dago.

Mari, mundua osatzen duten jeinu guztien buru edo erreginatzat jotzen da. Sexuari dagokionez, izaki ontropomorfiko emea da, troglodita, ba-tzuetan bere animalia itxura hartzen duena. Bere senarra Sugaar, Majo edo Culebro da. Marik, urtero opariak egiten dizkionari, belageak, azienda edo jabertzak zainduz erantzuten dio.

Marik gezurra, ebaskeria, harrokeria eta handiustea zigortzen ditu. Emandako hitza ez betetzea, jendeari errespeturik ez izatea eta elkar ez laguntzea zigortzen ditu berreneko ezinegona bidaliz, edo artzainak badira, bildotsen bat kenduz edo, bertzela, erauntsiak, kazkabarra, idortea edo haize hurakanatua (bera bizi den mundu ilun subterraneotik, hau da, leize sakonetik, erauntsiak bidaltzen ditu) bidaliz. Oinaztarria eta tximista Mariri atxikitako fenomenoak dira.

Goxoki apainduta eta urrezko hariak goruan iruzten diharduela irudikatu dut, bere lau alde eta elementuekin;bera, lurra dena eta ondotik elementuen alde dominatzaileak: haizea, ura eta sua.

MAJU, SUGAAR Mariren senarra da honakoa eta batzuetan firmamendua zeharkatzen du higitagiaren edo suzko palerraren itxurarekin;bera pasatzeak erauntsiren bat iragartzen du. Suge baten buruarekin irudikatu dut.

BASAJAUN Leku garaietan dauden oihan edo leize sakonetan bizi den jeinua dugu;artaldeak zaintzen dituena, erauntsiren bat hurbiltzen denean mendietan oihuak egiten dituena ar-tzainek beren artaldeak bildu ditzaten eta otsoa hurbiltzea saihesten duena. Bertze batzuetan izaera gaiztoko eta bizkortasun eta indar handiko izaki beldurgarri gisa irudikatzen da. Bertze batzuetan berriz, lehendabiziko laborari, lehendabiziko arotz edo lehendabiziko errotari gisa agertzen da. Kondaira batzuen arabera, San Martinicok, gizon adoretsua eta Basajaunen laguna denak, amarruekin, arto-hazia beregandik lortu zuen, zerrak egiten, soldatzen eta alisoren erroten ejeak egiten ikasi zuen.

LAMIA Pertsona itxura duen jeinua da honakoa, ahatearen, ahuntzaren edo amuarrainaren hankak bezalakoak izan ohi dituena lekuaren arabera. Kasu gehienetan jeinu jakin batzuei jartzen zaien izen orokorra da honakoa. Bidasoa aldean ispilu eta urrezko orrazea izaten ditu. Laborariek ogia eta jana eskaintzen zieten Lamiei etxeetan eta bizilekuetan eta ondoren, gauez jaten zituzten. Bisita egiten zietenei eskerrak ematen zizkieten Lamiek;kasuren batean nekazariren bati bihotza ere ukitzea lortu izan dute;bertze noizbait berriz, gizonak bahitu izan dituzte eta bertzeren batean, objektu eta prozedura magikoen bidez, kontrolatuak izatera ailegatu dira.

Horrela irudikatu dut buztanean olerki bat idatziz: “Gure bihotzean izakirik famatuena zu zara, emadazu gaua eta ilargian ibiliko “. Herriko Etxeko teilatu-hegalean dago, hirukoitzetik bikoitzera doan teilatu-hegal zatian, zubiko malda, hain zuzen.

EGUZKILORE (San Tiburtzio gibelean) Kardu Silbestrearen lorea da, eguzkia irudikatzen duena, lurraren alabatzat jotzen dena eta bere dohain naturalez gain, gauez beren dohainak lurraren eta munduaren baitan jar-tzen duten izpiritu txarrak bidaltzeko ahalmena duena. Sorgin jakin batzuk mugitu ezinik gelditzen dira eguzkiagatik txundituta geldituz gero. Horregatik, etxe sarrerako atean kokatutako Eguzkiloreak izpiritu txarrak, sorgin jakin batzuk eta Lamia mota ba-tzuk uxatzen ditu eta ez die barrenean sartzera uzten, ez eta ere gaixotasunen, erauntsien eta tximisten jeinuei ere.

JAUNDONE TIBURTZIO Uneren batean izan zuen itxura erromanikoz apaindua dago, baina beti ere bera dagoen eraikinaren kontzeptuaren barrenean. Barroko garaian egiten zen bezala, garaipena martirioaren gainean hegalekin irudikatzeko proposamenak, ez zirudien gu bizi garen XX-XXI. mendekoa.

Tortura mota aunitz jasan ondotik ez zuen deusek nazkatu eta azkenean ezpata batekin burua moztu zioten.

agenda

Mezak. ‘Euskal Telebistak’ hiru meza trasmitituko ditu Iruñetik, San Fermin Kapera, San Lorentzo elizan: azaroak 11n, 16.45;azaroak 18an, 20.30etan;azaroak 25, 16.45.

Kolaboratzeko. euskalpastoraltza@gmail.com.