Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Patxi Salaberri hizkuntzalariak hitzaldia emango du Nafarroako Errege Artxiboan Erdi Aroko euskarari buruz

«NAVARRORUM» erakusketaren harira antolatutako bigarren hitzaldi dibulgatzailea izango da, eta azaroaren 8an emango da, asteazkena, 19:00etan

Lunes, 6 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 19:26h

Azaroaren 8an, asteazkena, 19:00etan, Patxi Salaberri irakasleak «NAVARRORUM. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea» erakusketaren harira emango diren hitzaldi dibulgatzaileetako bigarrena eskainiko du Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Kasu honetan, «Euskara Erdi Aroan» izeneko hitzaldia emango du, garai horretako aditu handia baita. Euskaraz izango da hitzaldia, baina gaztelaniaz ere entzun ahal izango da, aldibereko itzulpen-sistemari esker.

Salaberri (Uxue, 1959) Filologia Hispanikoan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatearen bidez, eta Euskal Filologian Euskal Herriko Unibertsitatearen bidez. Ondoren, doktoratu egin zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen bidez, Eslaba aldean hitz egiten zen euskara toponimiaren bidez aztertzeari buruzko tesi batekin. Orduz geroztik, haren ikerketek onomastika, dialektologia eta hizkuntzalaritza historikoa izan dituzte ardatz. Azken arlo horri buruzko hogei bat liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu, bakarka edo elkarlanean.

Hamahiru urtez, Nafarroako Gobernuak editatzen duen eta hizkuntzalaritza-gaiak aztertzen dituen Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren zuzendaria izan da. Gaur egun, Salaberri Euskal Filologiako katedraduna da, baita Euskaltzaindiko kidea ere, hain zuzen ere, Onomastika Batzordeko burua. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Saileko zuzendariordea eta irakaslea ere bada.

Herramientas de Contenido