Beñat Gaztelumendi, zuzenean finalaurrekoen bigarren itzulira

Bertsolari gipuzkoarra nagusitu zen Maulen jokatutako saioan, eta bigarren egin zuen Julio Sotok

Martes, 7 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Beñat Gaztelumendi, Maule-Lextarreko saioan.

Beñat Gaztelumendi, Maule-Lextarreko saioan. (ALBERTO ELOSEGI)

Galería Noticia

Beñat Gaztelumendi, Maule-Lextarreko saioan.

iruñea- Beñat Gaztelumendi nagusitu zen, 694,5 punturekin, larunbatean Maule Lextarreko Ororenan jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoan. Honenbestez, bertsolari gipuzkoarrak azaroaren 19an Amurrion izango den finalaurrekoan oholtzaratzeko txartela lortu zuen zuzenean.

Gainerako bertsolariek, datorren igandean Durangoko finalaurrekoan gertatzen denaren zain geratu beharko dute: 668,5 puntu eskuratu zituen Julio Sotok;663 Nerea Ibarzabalek;656,5 Etxahun Lekuek;637,5 Nerea Elustondok;eta, 604 Beñat Iguaranek. Iñaki Aurrekoe-txea, Mirari Azula, Mikel Beaumont, Mikel Fernandez de Arroiabe, Joakin Arregi, Zigor Leunda eta Mikel Lersundi izan ziren epaimahaian eta idazkari lanetan aritu ziren Joxe Mari Altuna eta Miren Itziar Basterretxea.

Bertsozale Elkarteak Maule-Lextarreko Herriko Etxea eta Koblaka elkartea eskertu nahi izan zituen saioa antolatzeko emandako lagun-tzagatik.

Larunbatean Durangon izango den lehen itzuliko azken finalaurrekoak, hurrengo fasera nor igaroko den argituko du. Izan ere, puntuazio baxuena eskuratu duten sei bertsolari lehiatik kanpo geldituko dira, BEC-eko final handirako aulkia lor-tzeko aukerarik gabe.

Gainerako bertsolariek, finalaurrekoen lehenengo itzulian lortutako puntuazioari bigarren itzulian eskuratutakoa gehituko diote, eta hala jakingo da nork osatuko duen finaleko zortzikotea.

Oraingoz, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu eta Jon Martin mantentzen dira sailkapen zerrendako lehenengo postuetan. - M.M.P.