Antzerki Aroa zikloa

Borobil teatroak haur futbolaren miseriei buruzko komedia bat ekarriko du Antzerki Arora

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatutako zikloak hiru emanaldi eskainiko ditu

Miren Mindegia | Patxi Cascante - Martes, 7 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Asier Sota aktorea, atzo, Nafarroako Antzerki Eskolan eskainitako antzezlanaren aurkezpenean.

Asier Sota aktorea, atzo, Nafarroako Antzerki Eskolan eskainitako antzezlanaren aurkezpenean. (PATXI CASCANTE)

Galería Noticia

Asier Sota aktorea, atzo, Nafarroako Antzerki Eskolan eskainitako antzezlanaren aurkezpenean.

iruñea- Borobil antzerki talderaren Jokoz kanpo komediarekin ekingo zaio, bihar, udazkeneko An-tzerkiaroa, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak (NAE) elkarlanean antolatzen duten an-tzerki zikloari. Asier Hormaza, Asier Sota eta Joseba Apaolaza aktore hirukoteak oholtzaratuko du haur futbolaren inguruan existitzen den indarkeria gai nagusitzat duen obra. Arratsaldeko 20.00etan eskainiko da.

“Futbol base delakoaren inguruan sortzen den indarkeriak kezkatzen gintuen”, azaldu zuen atzo Sotak, Iruñean eskainitako aurkezpenean. Hartara, hiru aktoreek, inprobisazio lanari ekin zioten Anartz Zuazua antzezlanaren zuzendariaren gidaritzapean, eta hortik atera zen obraren testua. Emaitza, “hausnarketa sakon batera eramaten duen komedia” bezala definitzen du Sotak.

Borobil Teatro taldearen ohiko estiloarekin, non elementu eta objetu gutxi batzuekin antzezlan oso bat josten den, Jokoz Kanpo futbolaren gaian murgiltzen da bete-betean, testuinguru honetan ematen diren jarrera irrazional eta bortitzak aztertzeko. Euren taldeari kiroltasunaren baloreak transmititzea helburu duten Manu eta Martin futbol entrenatzaileen gora-beherak har-tzen ditu hizpide horretarako.

“Nola arazo pertsonalak futbolaren bidez indarkerian bilakatzen diren agertzen da antzezlanean”, dio Sotak. Ildo horretatik, irrazionaltasuna, matxismoa, xenofobia, frustrazioa eta gorrotoa agerian uzten dira oholtza gainean, betiere umorearen labanaz zorroztuta. “Oso gertuko pertsonaiak” irudikatzen dira, “jende asko identifikatuta” sentitzera eragiten duena.

Aktoreak azpimarratu bezala, an-tzezlana heldu eta gazteei zuzenduta dago, eta 2012an Zuazu eta Sotaren artean sortutako Borobil Teatroaren estiloari heltzen jarraitzen dio. “Eszenografia oso sinplea jarraitzen dugu, gure estetika espazio huts batetik abiatzen da beti”, azaltzen du Sotak. Gainontzekoa, aktoreen euren ekintzekin konta-tzen dutenak et ikuslearen irudimenak osatzen dute. “Jendearen buruan hazi bat jartzen dugu eta gainerakoa irudimenak egiten du”, azpimarratzen du.

Antzerki Aroa zikloaHiru an-tzezlanek osatuko dute Antzerki Aroa euskarazko antzerki zikloa. Jokoz kanpo-ren ondotik, azaroaren 22an Huts Teatroren txanda izanen da, Hozkailua lanarekin. Traza surrealistak dituen komedia honek Maite eta Karlosen istorioa kontatuko digu. Bi pertsonaiak herriz herri dabiltza, hozkailu bat daramatela, bidaia bitxi batean. Unai Iturriagak idatzita eta Manex Fuchek zuzendutakoa da antzezlana, eta Ander Lipus eta Patricia Urrutia dira aktoreak.

Azkenik, abenduaren 13an Idiot Txou ikuskizunak itxiko du zikloa. Garbi Losadak zuzendutako komedia honek aktualitatea aztertzen du, zuzeneko irrati saio bat aitzakitzat hartuz.

antzerki aroa 2017

Emanaldiak. Bihar, ‘Jokoz kanpo’;azaroaren 23an, ‘Hozkailua’;eta abenduaren 13an, ‘Idiot Txou’. Ikuskizun guztiak 20.0etan, NAEn.

Sarrerak. NAEren webgunean edo leihatilan, egunean bertan.