Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Larri gaixo dauden euskal presoak etxera!

Olatz Arbizu (Altsasuko osasun etxeko erizaina), Fernanda Jorge Palacios (Altsasuko osasun etxeko erizaina), Gorka Arias Sierra (Etxarri Aranazko osasun etxeko erizaina) - Martes, 7 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Idatzi honen bitartez, larriki gaixo diren presoen eta bereziki, egun bizi duen egoera lazgarriaren ondorioz, Ibon Iparragirreren etxeratzea eskatu nahi dugu. Azken egunetan jakitera eman da Ibonen bizia arrisku larrian dela. Abokatuek Ibonen etxeratzea eskatu dute, espainiar legedia betez, Ibonek etxean egon behar bailuke dagokion tratamendua jasotzen. Baina espainiar justiziak zein espetxe zuzendaritzak pilota elkarri pasaz ari dira, eta oraindik orain, abokatuek ez dute eskariaren erantzunik jaso. Ibonen egoera ordea ez da inoren erantzunaren zain egoteko modukoa. Ibonek ya! Etxean egon behar du, gizateriagatik, duintasunagatik, bere eskubidea delako eta legediak berak ere hala agintzen duelako; ez da argudiorik ez Ibon, ez eta gainontzeko larri dauden presoak kartzelan mantentzeko.

Egun 13 dira kartzeletan larriki gaixo diren presoak, Mikel Arrieta oreretarra luzeegia eta krudelegia den zerrenda honetara batu ostean. Bai Eusko Jaurlaritzak zein diputazio guztiek larriki gaixo diren presoak espetxetik kanpo egon behar dutela adierazi dute gehiengo osoz. Baina baita herritarron gehiengoak ere. Argi erakutsi dugu herri gisa giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen eraikuntzan urratsak emateko prest gaudela eta bide horretan salbuespen neurriak bertan behera utzi eta presoen auzia behin betiko konpontzea ezinbestekoa da. Herri hau horretarako prest dago.

Horregatik gonbita luzatzen dizuegu datorren azaroaren 11ean Basauriko kartzela eta osasun etxea batuko dituen giza-katean parte hartzera. Berandu baino lehen Ibon eta gainontzeko larriki gaixorik dauden presoak etxera ekarri behar ditugulako, azaroaren 11ean 12.00etan Basaurin elkartuko gara.

Herramientas de Contenido