Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Olano harategi beasaindarrekoak dira odolkiaren “erregeak”

2017(e)ko azaroaren 7a, asteartea - 13:03etan eguneratua

BEASAIN – Beasaingo Odolkiaren Kofradiak antolatutako 33. Odolki lehiaketa larunbatean jokatu zen Beasainen, Gernika pasealekuko pilotalekuan. Aurtengoan, 32 epaimahaikideren erabakiaren arabera, Olano harategiko odolkia izan da beste behin ere aurkezturiko onena, aise irabaziz, izan ere, bigarrenari 50 puntuko aldea atera zioten. Gauzak horrela, bostgarren aldiz jarraian jantzi zuten txapela Jose Manuel Olanok eta Loinaz Usabiagak, berriz ere odolkiaren “erregeak” bihurtuz. Guztira hamabi aldiz irabazi dute lehiaketa hau. – M.A. 

Herramientas de Contenido