Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

azaroaren 20an banatuko dira

Ane Irazabal, Mariano Ferrer, Iñaki Iriarte eta Bertsolari Txapelketa, Euskal Kazetaritza saridunen artean

EAEko hainbat komunikabideetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu

EUROPA PRESS - 2017(e)ko azaroaren 8a, asteazkena - 13:45etan eguneratua

La periodista  de ETB y colaboradora de Ortzadar, Ane Irazabal.

Ane Irazabalek Euskal Kazetariak ataleko saria irabazi du, "guda eta gatazka guneetan egindako sekulako lanagatik"

Galería Noticia

BILBO. Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak  antolatzen dituzten Euskal Kazetaritza Sarien 2017ko edizioak baditu  irabazleak: Ane Irazabal, Gervasio Sanchez, Mariano Ferrer, Iñaki  Iriarte, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Mikel  Iturralde. BBKren, Euskaltelen eta Bilboko Udalaren babesarekin eta  LOGI Express taldearen laguntzarekin antolatzen dira sariak. Euskal  Autonomia Erkidekogo (EAE) hainbat komunikabideetako ordezkariek  osatutako epaimahai batek aukeratu ditu irabazleak.

Horrela, sarien antolakuntzak jakinarazi duenez, Ane Irazabalek  Euskal Kazetariak ataleko saria irabazi du, "guda eta gatazka  guneetan egindako sekulako lanagatik", eta Adierazpen Askatasunaren  Jose Maria Portell saria Gervasio Sanchezi egokitu zaio, "gatazka  armatuetan egindako lanagatik, bere giza sentikortasunagatik eta  gudaren laztura salatzeagatik".

Ibilbide Profesionala saria, Mariano Ferrerrentzat eta Iñaki  Iriarterentzat izango da, "Egin" eta "Deia" egunkarien sorreraren 40.  urteurrenagatik, biak izan baitziren egunkariotako lehen zuzendariak,  hurrenez hurren.

Pertsonaia edo Giza Instituzioa saria Euskal Herriko Bertsolari  Txapelketa Nagusiarentzat da, antolakuntzak "komunikabideekin duen  harremanagatik eta komunikazio on batekin euskal kulturaren zati bat  berreskuratzeagatik". Azkenik, Kazetaritza Digitala saria Mikel  Iturralderentzat izango da, "Treneando" blogagatik. Euskal  Kazetaritza Sariak 2017 azaroaren 20an banatuko dira, arratsaldeko  19:30ean, Bilboko BBK Aretoan, eta ekitaldian Antton Olariaga  omenduko dute, "Zakilixut" pertsonaiaren jaiotzaren 40.  urteurrenagatik.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia