Beilatoki berriaren obrak aste honetan hasiko dira

Getariako hilerriaren atarian kokatuko da eta 70 metro karratu izango ditu

Ane Roteta - Miércoles, 8 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Getariako beilatokia kokatuko den lekua, hilerriaren atarian.

Getariako beilatokia kokatuko den lekua, hilerriaren atarian.

Galería Noticia

Getariako beilatokia kokatuko den lekua, hilerriaren atarian.

Getaria- Getariako beilatoki berria eraikitzen hasiko dira aste honetan, hain zuzen ere, hilerriaren atariko lurretan, eta aurreikuspenen arabera, hiru hilabete inguru iraungo dute lanek. Getariako Udalak atzo jakinarazi zuenez, aurrekontua 132.180 eurokoa izango da eta Erosotegi eraikuntza-enpresak egingo ditu obrak.

“Beilatoki-zerbitzuaren proiektua aurkeztu genuenean, jabetu ginen herritarrek zerbitzua ondo ikusten zutela, baina kokapenarekin ez zeudela ados. Beraz, gure erronka izan zen kokapen berri bat aurkitzea. Kokapen berria dela eta, proiektuari beste dimentsio bat emateko aukera izan dugu, eta horrekin batera, hainbat hobekuntza txertatu ditugu”, azaldu zuten atzo Getariako alkateak, Nika Lertxunik, eta Ibon Gereka zinegotziak.

Beilatokiak 70 metro karratuko azalera hartuko du, eta bertan, bi itxarongela eta hildakoentzako kapera bat jartzeko leku erosoa izango da. Horrez gai, hileta zibilak egiteko gune egokia ere izango da aurrerantzean. Horrekin lotuta, Udaletik adierazi dute parte-hartze prozesu baten bidez hileta zibilen ordenantza egiteko konpromisoa dutela. Bestalde, kudeaketari dagokionez, oraindik erabaki gabe dago beilatokia kontzesio bidez esleitzea edo Udalak zuzenean kudeatzea.