Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hernaniko egutegiak argazkiak aukeratu ditu

2018ko almanaka arkitektura eta natura uztartzen dituzten hamahiru irudik osatuko dute

Miércoles, 8 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Hernani- Hernaniko Udalak ArkitekNatura argazki lehiaketa antolatu zuen 2018ko udal egutegia osatzeko. Arkitektura eta natura uztartzen dituzten Hernaniko irudiak izan zen proposatutako gaia. 65 argazki aurkeztu ziren eta horietatik epai-mahaiaren puntuaziorik handiena lortu duten hamahiruk osatuko dute datorren urteko egutegia: hamabi hilabete gehi azala.

Irabazleek, zortzi pertsona, Berriak merkatarien elkarteko saltokietan erosteko 40 euroko txartel bana jasoko dute argitaratuko den argazki bakoitzarengatik. Egutegiaren aurkezpena egiten denean banatuko zaizkie eros txartelak.

Egutegia osatuko duten argazkien panelak Biteri kultur etxeko korridorean erakusgai izango dira abendu osoan.

Egutegiko argazkien egileak Xabier Arnaiz (hiru argazki), Maria Mamerta Aguirre (hiru argazki), Ainara Garcia, Leire Etxeberria, Nagore Ruiz de Arbulo (bi argazki) Jose Luis Iraola, Iosa Moreno eta Mikel Eizmendi dira. - A.M.

Herramientas de Contenido