Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Bertso-merendua Eugin, Julio Soto eta Eneko Lazkoz bertsolariekin

Miércoles, 8 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

EUGI - Hurrengo ostiralean, azaroak 17, bertso-merendu bat izanen da Eugiko Ostatuan Julio Soto eta Eneko Lazkoz bertsolari nafarrekin. Arratsaldeko 20.00etan izanen da Esteribarko Euskara Zerbitzuak eta Ziharraize Elkarteak antolatutako hitzordu hau. Sarrerek 5 euroko balioa izanen dute eta izen emateak asteazkena, azaroak 15 baino lehen izan beharko du euskara@esteribar.org helbidera idatziz ala 618 757 377 telefono zenbakira whatsapp bat bidaliz. Julio Sotok, Gorritiko semeak, joan den apirilean ospatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketan bere laugarren txapela lortu zuen. Txapelketa berean, Etxarri Aranatzeko Eneko Lazkozek ere parte hartu egin zuen, bigarren postua erdietsiz. - P.C.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia