Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Txingudiko ura, kirol jasangarriaren alde

2017(e)ko azaroaren 8a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Txingudiko ura, kirol jasangarriaren alde

Galería Noticia

  • Txingudiko ura, kirol jasangarriaren alde

irun.Aurten ere, Irunen zein Hondarribian Eskola Kirolan parte hartzen duten ikasleek, Txingudiko ura edateko botilatxo berrerabilgarriak jasoko dituzte. Modu honetan, bi udalek eta Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak “kirol osasuntsu eta jasangarria” sustatu nahi dute txikiengan, ariketa fisikoa egitera animatuz eta iturriko ura edanda, kontsumo arduratsua eta ekologikoagoa eginaz. Argazkian, larunbatean Azken Portu kiroldegian egindako botilatxoen emate ekitaldian, umeak, Teresa Errandonea atleta eta agintariak. Argazkia: N.G.

Herramientas de Contenido