Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Abian da euskarari buruzko hausnarketa

Lehen saioan 26 herritarrek parte hartu zuten eta bigarren bilera azaroaren 18rako finkatu dute

2017(e)ko azaroaren 9a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Anoeta- Indartsu hasi dute Anoetan euskarari buruzko hauskarketa prozesua. Lehen saioan 26 herritarrek parte hartu zuten eta hurrengo hitzordua azaroaren 18rako finkatu dute, 10.30ean.

Burututako saioaren helburu nagusiak honakoak ziren: euskarak herrian duen egoera aztertzea, azken urteotan kale erabileran izan den beherakada kontutan hartuta, eta erronka berriak zein diren zehaztea. Saioaren hasieran, Soziolinguistikari lotutako azalpen teoriko txikia eskaini zuen UEMAko Goizane Aranak, Euskal Herriko zein Anoetako euskararen bilakaera eta egoera hobeto ulertzeko. Ondoren herriko egoeraren diagnostikoa egin zuten herritarrek. Era berean, ikastolako gaztetxoek, UEMAren laguntzarekin, hausnarketa saio bat egin dute.

Azaroaren 18ko saioan bi galdera erantzuten saiatuko dira parte hartzaileak: zer egin beharko litzateke euskararen erabilera areago-tzeko? eta guk zer egin dezakegu? Aurrera begiratzeko pausoez hitz egingo dute, lehentasunezko urratsak non eman behar diren eta aukeratutako eremu horietan zer egin daitekeen. Horretarako, ibilbide orri bat markatuko dute eta erronkari erantzuteko zein baliabide dauden aztertuko dute, baita indarrak eta gogoak ere. - M.S.S.

Herramientas de Contenido