Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Aurtitzeko San Martin bestak ospakizunez beteta datoz egunotan

Gaur arratseko 8etan botako dute txupinazoa eta bihar Lizaso eta Egaña ariko dira kantari herri bazkarian

Jueves, 9 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Iturengo dantzariek emanaldia eskainiko dute igande eguerdian.

Iturengo dantzariek emanaldia eskainiko dute igande eguerdian.

Galería Noticia

  • Iturengo dantzariek emanaldia eskainiko dute igande eguerdian.

aurtitz- San Martin bestetako egitaraua prest dute Aurtitzen, lau egunez ongi pasatzeko. Gaur 20.00etan botako dute altxaferoa eta ondotik kalejira izanen dute herriko trikitilari eta txistulariekin. 22.30ean Mus txapelketa jokatuko da Abarun aterpetxean. Ondotik, gaupasa eginen Ortziralean 10.00etan Argisoinuak. Ondotik, kalejira trikitilari eta txistulariekin. 12.30ean Pilota partida: Elizalde-Bereau;Olaizola I-Olaizola III. 14.30ean Herri bazkaria elkartean, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin. Bazkalondoan, Joxe Angel akordeoilariarekin euskal kantuak eta dantzaldia izanen dira. Arratsaldez haurrendako jokuak frontoian eta gauez gaupasa izanen da.

Larunbatean, San Martin egun handia ospatuko dute. 10.00etan Argisoinuak joko dituzte. Ondotik kalejira izanen da trikitilari eta txistulariekin. 11.00etan Meza nagusia. 12.00etan Aizkora apostua:  Mikel Indakoetxea Palaxio, Eneko Saralegiren kontra. 17.30ean Mendaur trikitixa eskolaren emanaldiaizanen dute frontoian. Ondotik berendua izanen da elkartean. 21.30ean Kuadrilen afariak ospatuko dituzte. 00.30ean Estu&Larri taldearen emanaldia frontoian eta gaupasa Gabenara taldearekin.

Igandeko hondar egunean Herritarren eguna ospatuko dute aurtiztarrek. 10.00etan Argisoinuak joko dituzte. Ondotik kalejira izanen da trikitilari eta txistulariekin. 12.00etan Iturengo dantzarien emanaldia eta horiendako luntxa elkartean. 16.30ean Gorriti eta bere animaliak ikusteko aukera izanen da frontoian. 19.00etan Txamukos mariatxiekin dantzaldia frontoian. Bestak aki-tzeko, Gaixoa Ni. - A.A.A.

Herramientas de Contenido