Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Hezkidetza plana: Skolae

ermitaberrik, nafarroako gobernuak abian jarri duen hezkidetza proiektu berritzailean parte hartzen du

Testua eta argazkia Ermitaberri IP - Viernes, 10 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Hezkidetza planaren helburua, haurrek euren bizitza proiektuak berdintasunez aukeratzeko gaitasuna izatea da.

Hezkidetza planaren helburua, haurrek euren bizitza proiektuak berdintasunez aukeratzeko gaitasuna izatea da. (ERMITABERRI IP)

Galería Noticia

etxeko berriak

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Hezkidetza Plan bat egin berri du, aurtengo ikasturte honetan Nafarroako 16 ikastetxetan martxan jarriko dena.

Ermitaberri Plan horretan zentro pilotu izango da. Hezkidetza Planaren helburua hezkuntza etapa guztietan (0-18 urte) zeharkako hezkuntza ibilbidea ezartzea da,gure seme eta alabek beraien bizi proiektuak berdintasunean hezi eta bizitzeko eskubidea bermatu ahal izateko.

Nork bere bizitza-proiektua aukeratzeko gaitasunak bereganatzen ikasteko prozesuan lagungarri izatea du helburu (askatasunetik eta aukera-aniztasunetik, genero-baldintzatzailerik gabe, arraza, erlijioa, maila ekonomiko eta kulturala, jatorria, eta abar edozein izanda ere); eskola-komunitate guztien eskura jartzen da, haurrak jaiotzen direnetik hezkuntza-etapa guztiak amaitzen dituzten arte.

Eremu pertsonala: Ikasle bakoitzaren identitatea eraikitzeari buruzko edukiak, bere bizitza-proiektuari lotutako erabakiei buruzkoak eta nork bere burua (gorputza, gaitasunak eta mugak, desioak eta emozioak…) ezagutzeko prozesuari buruzkoak.

Harremanen eremua: Beste pertsonekin harremanak izateko moduei buruzko edukiak zein pertsona guztiek edozein interakzio-eremutan dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoak.

Eremu soziala: Bai gure ingurune lokalean, bai gure gizarte globalean dagoen egoerari buruzko edukiak zein eskaintzen zaizkigun eredu eta erreferenteei buruzkoak.

Ibilbide hori osatzeko familien parte hartzea beharrezkoa da. Kurtso honetan zehar plan honetan parte hartu eta haien ekarpenak egin ahal izango dituzte, formakuntzen bidez eta prozesuaren parte izanez.

Honakoak izango dira 2017/18 ikasturtean gure ikasleriarekin landuko ditugun eremuak:

Kritika berdintasunik ezaren aurka eta aldaketarako gaitasuna: Identifikatu eta aztertzea generoaren arloan dagoen berdintasunik eza zein hari aurre egiteko eta eraldatzeko ardura gain hartzea.

Autonomia, independentzia pertsonala eta enpleguaren zentraltasuna: Zainketaren eta enpleguaren lanak autonomia eta independentziarako oinarri gisa hartzea bizitza-proiektu igualitarioetan.

Lidergoa, ahalduntzea eta partaide-tza soziala: Erabakiak hartzeko norberak duen gaitasuna aitortzea eta jokabide partekatua sustatzea, helburu komunak lortze aldera.

Sexualitatea, bizikidetza eta indarkeriaren prebentzioa: Errespetua eta berdintasunezko hazkunde pertsonala errazten dituzten harreman afektibo, sexual eta bizikidetzakoak adierazteko eta ezartzeko gaitasun pertsonala ezagutzea eta onartzea.

Herramientas de Contenido