Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Haurrak protagonista, ‘Merkatutik Zuretzat’-en

Tailerrak amaituta, ‘Master Txef Txiki’ lehiaketan parte hartu ahal izango dute bihar gaztetxo zarauztarrek

Viernes, 10 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Zarautz- Hilabete honetan Zarauzko Merkatutik Zuretzat!kanpaina ezberdina izaten ari da. Gaztetxoei zuzenduta dago eta lehen sektorea indartzeko, Merkatu Plazak herriarentzat duen garrantzia aditzera ematea du helburu. Hala, merkatuan lana egiten duten baserritarrak eta beraien baserriak, garaiko eta bertako barazki eta fruituak erostearen garrantzia eta onurak ezagu-tzen ari dira egunotan.

Guztira, Zarauzko Salbatore Mitxelena, Antoniano, Orokieta eta La Salle ikastetxeetako LH3 eta LH4ko 430 ikasle ari dira hurbiltzen merkatura, eta bertan baserriari buruzko zenbait gai ikasi eta merkatuan erosteak duen garrantziaz jabetu dira. Hala, ikasleek liburuxka bat jasoko dute, Hostotxo izeneko pertsonai baten laguntzarekin udazkeneko bertako barazki eta fruituak zeintzuk diren ikasteko, honen inguruan gauza berriak ikasteko bideo eta webgune desberdinen informazioa dute eta Merkatu Plazan erosteagatik lortu ditzaketen onuren berri ematen zaie. Liburuxka honen azken orrian bihar eguerdiko 12.00etatik 13.00etara Merkatu Plazan egingo den Master Txef Txiki lehiaketaren berri ematen zaie, eta haurrek familiarekin batera merkatuan erositako produktuekin prestatutako jakiak aurkeztu beharko dituzte.

Orain arte, ekimen honen barruan antolatu diren show cookingeta dastaketa ekitaldiak abenduan jarraituko dute. Abenduaren 2an, goizeko 11.00etan, ospatuko da eta Karlos Argiñanoren Aiala Eskolaren eskutik brokolia eta paneka ezagutu ahal izango dira. - A.R.

Herramientas de Contenido