Herriko landa eta baso lurren azterketa martxan jarri dute Anoetan

Lehen fasean errealitatea ezagutzeko elkarrizketak egingo dira eta parte-hartze prozesua hasiko da

2017(e)ko azaroaren 10a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Anoeta.

Anoeta. (Anoetako Udala)

Galería Noticia

Anoeta.

ANOETA- Anoetako Udalak, Tolomendi Landa Garapen Elkartearekin elkarlanean, herriko landa eta baso lurren azterketa martxan jarri berri du.

Pasa den urriaren 24an proiektuaren berri eman zitzaien bilera baten bidez baserritarrei, lurjabeei eta lurjabe ez izanagatik lurren erabiltzaile direnei. Prozesu luzea dute parte hartzaile guztiek aurretik;lehen fasean, banakako elkarrizketei helduko zaie, bakoitzaren errealitatea gertutik ezagutu eta sektoreaz duten iritzia biltzeko.

Horren ondotik, parte-hartze prozesuari helduko diote. Landa nahiz baso ingurunearen egoeraz hausnartzea da helburua, aurrera begirako pausuak adostu ahal izateko. Baina, horrez gain, prozesu hau herritar guztiekin partekatzearen garrantzia azpimarratu dute, baserri ingurunearen eraldaketa, gizarte ohituren eraldaketarekin loturik dagoela uste duelako Udalak.

Herritar guztiek dute zeresana, besteak beste, bertako elikagaien kontsumitzaile gisa edota natur ingurunearen onuradun gisa. Beraz, guztiei dei egiten diete datozen hilabeteetan egingo dituzten bilguneetan parte hartzera. - M.S.S.