Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Bihar jokatuko da bertso Txapelketa Nagusiko hurrengo saioa

Finalaurrekoetako lehenengo itzuliko azken saioa izanen da, hurrengo fasea erabakiko duena

Sábado, 11 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

iruñea- Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehenengo itzulia bihar itxiko da, Duranngoko Landako gunean ospatuko den saioarekin. Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan, eta saio puntuagarriaren ondoren jakindo da nor igaroko den finalaurrekoen bigarren itzulira eta zein puntuaziorekin.

17:00etatik aurrera izanen da saioa, eta Amaia Ugaldek gidatuko du saioa. 15:30ean zabalduko dira ateak eta sarrera guztiak amaitu direnez, ez da leihatilik irekiko.

Hauek izango dira bertsolariei egokituko zaizkien lanak: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zor- tziko handian;binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian;banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian;binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean;eta kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Durangokoa irabazten duen bertsolariak bigarren itzulirako zuzeneko txartela eskuratuko du, eta abenduaren 2an Iruñean izango den azken finalaurrekoan ariko da.

Gainera, finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioa izanda, bigarren itzulirako sailkatu diren bertsolariak zeintzuk diren ezagutuko dugu. Izan ere, lehen fase honetan parte hartu duten 24 bertsolarietatik 18 sailkatuko dira bigarren txanparako;Amurrion, Donibane Lohizunen eta Iruñean izango dira bigarren itzuliko saio horiek azaroaren 19an, 26an eta abenduaren 2an, hurrenez hurren. - M.M.P.

Herramientas de Contenido