Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Beasaingo trafikoaren soinu arazoak, mahai gainean

Aldundiko ordezkariak Zaldizurreta eta Trenbide kaleko bizilagunekin bildu dira

M. Aranburu - Sábado, 11 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Aste honetan elkartu dira Foru Aldundiko ordezkariak beasaingo herritarrekin arazoaz hitz egiteko.

Aste honetan elkartu dira Foru Aldundiko ordezkariak beasaingo herritarrekin arazoaz hitz egiteko.

Galería Noticia

  • Aste honetan elkartu dira Foru Aldundiko ordezkariak beasaingo herritarrekin arazoaz hitz egiteko.

beasain- Beasaingo Zaldizurreta eta Trenbide kaleko bizilagunek duela urte askotatik pairatzen dituzte N-1 errepidea eta trenbidearen zaratak eta arazo horiek direla eta, udal gobernu taldea bizilagunekin bildu da hainbat alditan gaia aztertzeko asmoz. Gaia Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura Departamentuaren eskumenekoa denez, udal ordezkariak departamentuko diputatuarekin, Aintzane Oiarbiderekin, jarri ziren harremanetan arazoaren berri emateko, Aldundiak irtenbideak aztertzeko.

Ordurako, bai Udalak eta baita Bide Azpiegitura departamentuak egindako zaraten maparen diagnostikoari esker atzeman zituzten Beasainen zaratek kalte gehien eragiten zituzten lekuak. Ekainean, Aintzane Oiarbide diputatuak Beasainen egindako agerraldian jakinarazi zuen bere departamentua irtenbide tekniko ezberdinak aztertzen ari zela.

irtenbideakAzterketa posible guztiak egin ostean, Trenbide kaleko bizilagunek jasaten duten zaratari aurre egiteko irtenbidea bilatu dute eta Gruas Usabiagatik Zumadi Industrigunera joateko irteera bitartean dauden 288 metrotan zarata gutxitzeko pantailak jartzeko lanak hasiko dituzte urte hau amaitu baino lehen, beraz, hilabete gutxien barruan hasiko dituzte pantaila akustikoak jartzeko lan hauek.

Zaldizurreta kalearen kasuan, berriz, aste honetan izandako bileran Mikel Uribetxeberria departamenduko zuzendariak eta saileko teknikariak zarata murrizteko pantailak jartzeko zailtasun teknikoen berri eman zieten bizilagunei. Hain zuzen ere, trenbidetik hain gertu egonda ez dago ia lekurik pantailak behar bezala ezartzeko. Dena den, bestelako irtenbide eraginkorrak aztertzen jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten.

Bileran, Beasaingo alkatea den Aitor Aldasoro eta hirigintza zinegotzia, Leire Artola, egon ziren Udalaren bitartekaritza lana balioan jarriz. Gainera, beharrezkoa izanez gero Beasaingo Udalak diru-lagun-tza lerroa martxan jartzeko aukera aztertuko duela ere aurreratu zuten, etxebizitzak zaratatik babesteko. Honela, herritarren bizi kalitatea hobetuko duten ekintzak aurrera eramateko helburuari eutsiko dio orain arte bezala Udal gobernuak eta gertutasunetik modu zuzenean beharrezkoak diren azalpenak emateko konpromisoa ere bai.

Herramientas de Contenido