Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Urnietak Txoritagainen 91 aparkaleku egingo ditu

Udalak eremuaren hegoaldean kokatzen den partzelaren jabeekin alokairu akordioa sinatu du

Sábado, 11 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Urnieta- Herrian aparkatzeko dauden zailtasunei irtenbide bat emateko, 91 aparkaleku publiko egingo ditu Urnietako Udalak Txoritagain auzoan. Horretarako, hegoaldean kokatzen den lurzatiaren jabeekin alokairurako akordio batera iritsi behar zuen lehenik, eta lortu du jada.

Orain, proiektuaren obraren lehiaketa atera behar da eta adjudikatu bezain pronto emango zaie hasiera lanei. Aparkalekuak egiteaz gain, bertara joateko arrapalak eta eskailerak egingo dira oinezkoentzat.

Lurzatiaren jabeekin lortutako akordioak hamabost urteko iraupena du, baina lurjabeek urbanizatzeko eskubidea mantentzen dute. Ez badute eraikitzeko planik, hamabost urteko epe hori igarota, kontratua automatikoki urtebete luzatuko da. - A.M.

Herramientas de Contenido

Últimas Noticias Multimedia