Altzarien zaharberritze ikastaroa

Domingo, 12 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

etxalar- Larraburua adinekoen elkarteak antolatuta altzarien zaharberritze ikastaroa eginen dute azaroaren 18an hasita, zortzi egunez (3 orduko saioak). Ikastaro honen helburua etxean egiteko teknikak erabiltzen ikastea da. Hainbat zaharberritze teknika landuko dituzte. Norbaitek ez badu eramateko materialik aitzinetik abisatu behar du. Izena emateko 948 635 166 edo 664 387 343 telefonora deitu behar da. - A.A.A.