Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Zerbitzuen Elkarteko tonbola hilaren 25ean

Domingo, 12 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

lesaka- Lesakako Zerbitzuen Elkarteak tonbola antolatu du aurten ere Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Elkarteko dendetan egindako erosketen truke banatutako txartelekin sariak eskuratu ahal izateko, azaroaren 25ean aterako dituzte zenbakiak, 19.00etatik aitzinera plazan. Giroa goxatzeko eta elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko txokolate beroa ere izanen da. Zerbitzuen Elkarteak 10.000 boleto banatu ditu eta gisa guzietako sariak banatuko dituzte, 4.000 euroko balioa dutenak. Sariak Plaza Zaharreko Mendegia harategiaren ondoko lokalean daude ikusgai. Hori bai, saria jaso nahi duenak plazan egon beharko du egun horretan. - A.A.A.

Herramientas de Contenido