Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Izar Etxeberria Dantzari oiartzuarra

“Oiartzun beti izan da herri bat dantzari oso onak eman dituena eta oso maila altua dute”

Izar Etxeberria Arruabarrena dantzari oiartzuarrak bosgarren urtez segidan irabazi du berriki Pasai Antxon jokatu den Euskal Herriko Soinu Zahar Txapelketa. Hamabost urte daramatza euskal doinuak dantzatzen

Aitziber Muga - 2017(e)ko azaroaren 12a, igandea - 06:11etan eguneratua

Izar Etxeberria.

Izar Etxeberria.

Galería Noticia

  • Izar Etxeberria.

oiartzun- Oarsoaldeko dantzarien maila oso altua da. Izar Etxeberriak nesken artean, Euskal Herriko Soinu Zahar Txapelketan, lehenengo postua lortu zuen, baina bigarren postua beste oiartzuar batentzat izan zen, Katerin Arolarentzat. Gainera, mutilen lehiaketan, XXXVII Gipuzkoar Aurresku txapelketan, lehenengo postua Beñat Salegi errenteriarrarentzat izan. Bere atzetik Iker Sanz lezoarra gelditu zen, iazko irabazlea. Trebetasun eta esfortzu guzti hau herrietan goraipatzen da.

Pasaian urtero jokatzen den Euskal Herriko Soinu Zahar Txapelketako azkeneko bost ediziotan garaile izan zara. Zenbatetan parte hartu duzu txapelketa honetan?

-Zazpi edo zortzi aldiz parte hartu dut eta, bai, azkeneko bost urtetan irabazi egin dut.

Hainbeste alditan txapelketa irabazteak xarma kentzen dio?

-Ez da xarma kontu bat. Beti zerbait berria bezala izaten da. Maila oso altua da eta ez duzu espero irabaztea. Gainera egun txar bat izan dezakezu eta hobeto edo okerrago dan-tzatu dezakezu.

Bost txapelketa hauetatik zein izan da zuretzat bereziena? Lehenengoa agian?

-Denek berezi puntu hori dute. Lehenengo aldia bai erabat apartekoa dela lehenengoa delako eta ez duzulako espero, baina guztiak dute espeziala egiten duten zerbait.

Txapelketa honen historian zehar beste dantzaririk lortu al du bost aldiz jarraian irabaztea edo zuk duzu errekorra?

-Nesketan ni naiz lehenengoa baina mutiletan beraien espezialitaean bai egon direla dantzariak bost aldiz irabaztea lortu dutenek.

Aurten Euskal Herriko Soinu Zahar Txapelketako bigarren sailkatua Katerin Arola izan da, oiartzuarra bera ere. Esan daiteke Oiartzunen dantzarekiko zaletasuna eta ohitura handia dela?

-Bai, Oiartzun beti izan da herri bat dantzari oso onak eman dituena eta txapelketetan dantzari asko ibiltzen dira eta maila altua dute. Pasaiako txapelketan dexente ibiltzen gara.

Urtean zenbat txapelketatan parte hartzen duzu?

-Bitan. Adin batetik aurrera, bi txapelketa bakarrik daude, Gipuzkoakoa, Zarautzen jokatzen dena irailean eta gero Pasaian egiten dena. Txikiagoa zarenean beste liga ba-tzuetan parte har dezakezu eta txapelketa gehiago daude.

Pasaiako txapelketa da bereziena?

-Bai, Euskadi mailan da eta azkenean garrantzitsuena bezala ezagu-tzen da, baina besteak ere badu bere berezitasuna.

Datorren urtean Pasaiako txapelketan parte hartzeko intentzioa duzu seigarren txapela eskura-tzeko edo goizegi da hori galde-tzeko?

-Bai, askok egiten didate galdera hori, baina oraindik ez dakit. Datorren urtearen martxaren arabera erabakiko dut.

Noiz hasi zinen dantzan?

-Hirugarren mailan hasi nintzen (zazpi edo zortzi urterekin) Elizalden eta jadanik hamabost bat urte daramatzat dantzan.

Oiartzungo bi ikastoletako, Haur-tzaro eta Elizaldeko, dantzarien artean lehiakortasunik al dago?

-Ez, bakoitzak bere dantza taldea dauka eta Oiartzunen egiten ditugun ekitaldietan bi ikastoletako dan-tzariek parte hartzen dute. Ondo moldatzen gara.

Dantzari bezala herriko festetan eta ekitaldietan parte hartzen duzu?

-Gehienetan nire ikasleek parte hartzen dute herriko ospakizunetan. Elizalde ikastolan dantza eskolak ematen ditut.

Nolako esperientzia duzu irakasle moduan?

-On-ona.

Zein adinetako ikasleak dituzu?

-Adin desberdinak daude, baina gehien bat LH1etik seigarren maila bitarte, talde desberdinak daude eta nik eta beste batzuen artean eramaten ditugu.

Eta zuk dantza ikasten jarraitzen duzu?

-Donostiako eskola dantza taldean aritzen naiz. Astean hiru egun joaten naiz eta egun bakoitzean ordu eta erdiko saioa egiten dugu.

Beraz beti ikasten jarraitu behar da.

-Bai, hori da.

Herramientas de Contenido